ZESTA
Erkiaga-Lopez eta Goixerri-Goitia lehiatuko dira Markinako Master finalean
GARA | MARKINA
Orange Zirkuituko hirugarren finalaren lekuko izango da gaur gauean Markinako frontoia, lehenengo Master Seriean. Finala 22.30ean hasiko den jaialdiarearen barruan sartuko da, baina aurretiaz, lehen norgehiago bat izango da, Bereikua-Pradera eta Lejardi-Goitia bikoteen indarrak neurtuko dituena.
Jarraian partida nagusiari emango zaio hasiera, zesta punta lehiez betetako hilabeteari amaiera emango diona. Bertan, Erkiaga-Lopez eta Goixerri- Arriaga izango dira nor baino nor, ligaxkako kanporaketan aurrez aurre izan ziren bi bikoteak. Partida hartan 31-35 nagusitu ziren gazteak, baina gaurkoa ezberdina izango da, aurrekoan ez baitzuten ezer izan jokoan.
Bestalde, Donibane Lohizuneko jardunaldian, Lander-Irastorza bikotea Alberdi II-Alliezen aurka arituko da gaur gauean.