GARA > Idatzia > Errugbia

Biarritzek etxean Albiren aurka jokatuta hasiko du denboraldia

p051_f01_148x120.jpg

J.L. | DONOSTIA

Biarritzek etxean Albiren aurka jokatuta hasiko du denboraldi berria; eta Avironek, berriz, kanpoan, Briveren zelaian ekingo dio sasoiari.

Udazkenean Munduko Txapelketa jokatuko dute, eta horregatik taldeen arteko lehiaketak berandu abiatuko dira. Liga urriaren 26an estrainatuko da. Avironek etxean lehen partida astebete geroago izango du, eta derbi kutsua izango du, Akize hartuko baitu. Biarritzek, berriz, Briven jokatuko du. Lapurtarren arteko lehen derbia Baionan jokatuko dute azaroaren 30ean; eta Biarritzen, berriz, apirilaren 11n izango da norgehiagoka. Bi euskal taldeek helburu handiak jarri dituzte aurten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo