GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Porra handia

Ioritz Sanz errenteriarrak eraman du sari nagusia

Parisko Eliseoko Zelaietan egindako azken esprint zoragarriak eman dio Ioritz Sanz errenteriarrari sailkapen nagusia iraultzeko eta GARAren Porra Nagusiko lehen saria irabazteko aukera. Azken egunera arte ezkutuan izan bada ere, Levy Leipheimer estatubatuarraren podiumeko hirugarren postuak emandako puntuak erabakigarriak suertatu zaizkio Ioritzi telebista, home cinema, DVD eta beste hainbat teknologia berrieneko tresna sorta irabazteko. Larunbateko etapan gutxigatik alde egin zion sariak, bigarren geratu zen, baina atzoko garaipen handiak penak uxatzeko balio izango zion.

Irungo Iñaki Estonbak ere aurrerapauso nabarmena eman zuen azkeneko etapan, seigarren izatetik bigarren postura egin baitzuen jauzi. Dominikar Errepublikan berehala ahaztuko zaizkio penak bidasoarrari.

Hirugarren saria ere -Mediterraneo itsasoan zehar itsas bidaia bat- gipuzkoar batentzat izan da; Azkoitiko Aritz Azkunerentzat, hain zuzen ere. Herrialde honetatik irten den lehendabiziko saria Gasteizera joango da, Alberto Martinezek eramango baitu ordenagailu eramangarria.

Beste gasteiztar bat izan da famatuen artean lehen saria eraman duena; izan ere, berriki Murciak fitxatu duen Iñigo Velez de Mendizabalek ez du inolako estutasunik pasatu ia Tour osoan gainean eraman duen maillot horia babesteko. Azkeneko egunean etapa bikaina egin arren, Paul Nicholsonek ezin izan zuen iaz bezala irabazi, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan du liderra ez zelako nahasi, eta azken etapan bigarren postuan sartu baitzen helmugan. Juan Martinez de Irujo pilotariak osatu du 2007ko porraren podiuma. Zorionak irabazle guztiei!!!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo