GARA > Idatzia > Gutunak

Fco. Javier Castro Iruñeko Udaleko LABen izenean

Udaltzaingoaren lan errepresiboaren aurka

Iruñeko Udalak Udaltzainak errepresio politikorako erabiltzearen aurka gaude erabat.

Ekainean, Arrosadiako jaietan, pankartak kentzen aritu ziren eta hamar lagun zauritu zituzten, jendeari oldartu ondoren.

Ekainean ere, Donibaneko inauteriak debekatzeko iskanbiletan aritu ziren.

Sanferminetan ere errepresio politikoa egin dute. Adibidez, ikurrinaren aurka nabarmendu dira, EAEko zinegotzi bat jipoitzeraino, txupinazoaren egunean. 1978an Polizia Nazionalak eraildako German Rodriguezen omenez jarritako hilarria kendu ere egin dute, gauean, ilunpean.

Mugimendu herritarreko partaideak isunez itota daude, udaltzainen lan bikainari esker.

Iruñeko Udaleko LABek argi eta garbi arbuiatu nahi du Udaltzaingoaren jokaera hori eta Udaltzaingoaren bestelako eredu baten alde egiten du (herritarren zerbitzurako, eta ez errepresiorako).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo