GARA > Idatzia > Ekonomia

Sonometroa jarriko du ADAk lantegiak egiten duen zarata neurtzeko

GARA |

Datorren urteko martxorako sonometro bat instalatuko du ADAk lantegiaren aitzineko auzoan (Aturri ezkerreko ibaiertzean) sortzen duen zarata neurtu ahal izateko.

Hilabeteetan bertako jarduerak eragiten duen zarata aztertzen aritu da akustikan aditua den kabinete bat, eta, sonometroarekin batera, hotsaren kontrako beste horma bat eraikitzea erabaki du.

Abuztuan hasiko da horma handiagoa eraikitzen. Gainera, ADAk bigarren zubi-garabi bat erosiko du, txatarra labeetara botatzerakoan sortzen den zarata txikitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo