GARA > Idatzia > Real Sociedad

2007-2008 denboraldia

Xabi Prietok Donostian jarraituko duela uste du

Gaur jokatuko dute txuri-urdinek denboraldi-aurreko bigarren partida Irunen

p039_f00_147x096.jpg

Imanol CARRILLO | DONOSTIA

Larunbatean denboraldi-aurreko lehen partida jokatu ostean, lanera bueltatu ziren atzo Realeko jokalariak. Lan saioa goizeko 10.30ean hasi zuten eta bertan Gaizka Garitano eta Markel Bergararen hutsuneak sumatu ziren. Bi jokalariek mina hartuta bukatu zuten Lagun Onaken aurkako partida eta, horren ondorioz, ezin izan zuten beren entrenamendua normaltasunez egin atzo.

Zelaian, bitartean, Chris Colemanek hiru taldetan banatu zituen jokalariak, eta talde horientzat hainbat ariketa prestatu zituen. Entrenamendu hasieran partidatxoa jokatu zuten hiru taldeek.

Zubietako prentsa aretoan, bestalde, Xabi Prieto izan zen protagonista nagusia. Azken asteetan bere izena dantzan ibili ostean, gero eta zailago ikusten da jokalari donostiarraren irteera beste talde batera. Horren inguruan galdetu zitzaionean Prietok, «kontrakoa gertatu ezean hemen geldituko nintzela» esanda, argi zeukala erakutsi zuen. Berak esan zuenez, «sei milioi ordaintzen duen talde bat agertzen ez bada, gustora asko geratuko naiz Realean».

Taldeak jarri dion prezio altuaren inguruan ere mintzatu zen erdilari txuri-urdina. Bere ustetan, «sei milioi euro diru asko da gaur egun, ez ni bezalako jokalari batentzat bakarrik, edozein jokalarirentzako ere bai». Jokalariak ez du uste salduko dutenik, bere iritziz «oso zaila baita talde batek diru hori guztia ordaintzea».

Realetik bere irteera behartu behar duen galdetuta, jokalariak ezetz esan zuen, «nik albo batera mantenduko nintzela esan nuen hasieratik, ez dut inor behartu nahi eta haiek ni saltzea erabakitzen badute, jakitera emango didate behar den momentuan».

Bere etorkizuna talde txuri-urdinetik gero eta gertuago dagoela-eta, aurtengo denboraldiko helburuen inguruan mintzatu zen atzo donostiarra. Horrela, aurten Realeko protagonista izango ote den galdetuta, Prietok «protagonista izatea ez dut gogoko, nik egiten dudanarekin taldeari laguntzea» besterik ez duela nahi esan zuen.

Taldeak izango duen denboraldi hasieraren inguruan ere hitz egin zuen atzo eskuin hegaleko jokalariak. Askoren ustetan hasiera erraza izango du Realak. Ez da iritzi berekoa Prieto, ordea, «ez dakit erraza izango ote den» esan zuen. Hala ere, «liga Castelloren aurka etxean hasteak mesede egiten digu», uste du donostiarrak.

Real Unionen aurka

Bestalde, gaur jokatuko du Realak denboraldi-aurreko bigarren partida Irunen (20.00) Real Unionen aurka. Lehia horretarako hogeita bi jokalari deitu ditu Colemanek. Bertan izango dira Riesgo, Ximun, Gerardo, Martinez, Labaka, Gonzalez, Ansotegi, Lopez, Garrido, Castillo, Beobide, Estrada, Prieto, Rodellar, Rivas, Aranburu, Novo, Stevanovic, Diaz de Cerio, Gari, Oskitz eta Agirretxe.

Bertan egongo ez direnak Garitano, Bergara, Zurutuza eta Skoubo izango dira, laurak mina hartuta daude-eta.

Azkenik, taldeak atzo eman zuen jakitera Realeko nesken taldea bihar itzuliko dela entrenamenduetara.

De la Peña finaliza la ronda de reuniones

La presidenta de la Real, María de la Peña, cerró ayer el ciclo de reuniones que ha mantenido con personalidades cercanas al club. Según ha informado la propia Real Sociedad, la mandataria realista se ha entrevistado con varios representantes de instituciones guipuzcoanas, así como con políticos de diversos partidos y personas pertenecientes a anteriores consejos de la Real. Esta ronda de reuniones se enclava en la línea aperturista y de toma de contacto anunciada por el Consejo. En los siguientes días De la Peña se reunirá con la presidenta del consejo mercantil guipuzcoano.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo