GARA > Idatzia > Athletic

Caparrosen mutilen aurkezpen ofiziala egin zuten atzo.

Ilusioz beteta mamuak ahazteko

Milaka lagun bildu ziren atzo San Mamesen Athleticen aurkezpen ofiziala ikusteko asmoz. Bertan, harrobiko talde guztiak bildu ziren lehen talde profesionalarekin batera. Bizkaitarrek azken bi urteetan pasatutako sufrimendua atzean utzi nahi dute aurten.

p036_f01_336x164.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Fedea mendiak mugitzeko gai dela esan ohi dute. Athleticzaleek beste edozer ez, baina euren taldean fede itzela daukate. Bestela nola azaldu, atzo, aurkezpen ekitaldia hasi baino ordubete lehenago San Mames inguruak jendez lepo egotea. Ateak zabaldu aurretik, ilarak nabarmenak ziren. Hori, bigarren mailara jaistekotan egon den talde bat izanik, baina Athletic klub berezia da. Bere filosofia berezi eta zirraragarriak, zein bere zaleek desberdin egiten duten talde bat da Athletic.

Ilusioa nabari zen zaleen artean, aro berri bati ekin baitiote bilbotarrek uda honetan. Presidentea, talde zuzendaritza, entrenatzailea, lau jokalari eta elastiko berriak estreinatuko dituzte zuri-gorriek hastear dagoen denboraldian. Dena den, jendeak ez du hain erraz ahazten, eta `berriei' gauzak bere lekuan ipini zizkieten. Talde zuzendaritza berriko kideek palkoan euren lekua hartzen zuten bitartean, txistu andana entzun behar izan baitzuten.

Zaletu guztien nahia, azken bi urteetan pairatutako sufrikarioa atzean uztea da. Izan ere, aurrekoen tankerako beste denboraldi bat jasangaitza litzateke Athleticen inguruarentzat. Hortaz, liga txapelketa inolako agobiorik ez pasatzea eta Kopan ahalik eta maila onena ematea lirateke Athleticen helburuak. Hortik gorakoak, pozez zoratzen hartuko lituzkete bai jokalariek, baita zaleek ere.

Aurkezpena ere desberdina izan zen. Apurka-apurka Athleticeko harrobiko talde guztiak San Mamesera irtetzen joan baitziren. Txikienek gozatu ederra hartu zuten, horrelako txalo zaparradak entzutean. Baita nesken bigarren taldekoek ere.

Horiek hala, lehen taldeko jokalariak plazaratu ziren. Banan-banan zelairatu ziren, euskaraz eginiko aurkezpen pertsonalizatu baten erdian, eta zalantza izpirik gabe txalo gehien entzun zituen jokalaria Carlos Gurpegi izan zen. Aldiz, Aranzubiak, «pesetero» zioen pankarta bat ikusi behar izan zuen.

Guztira, talde zuri-gorriko 29 jokalari irten ziren zelaira. Horien artean, berrikuntza nabarmenenak, Aitor Ocio, Iñaki Muñoz, David Lopez eta David Cuellar fitxaketez gain, Raul Fernandez, Jon Velez eta Markel Susaeta gazteak izan ziren.

Hala ere, oraindik taldea ez dago itxita. Hala, Caparrosek atezain bat -zurrumurruen arabera, Gorka Iraizoz izan daiteke-, ezker hegaleko bat eta aurrean jokatzeko jokalari bat eskatu baititu.

Izan zirelako gara...

Bai, hainbatetan ezker abertzaleak gudari eta borrokalariei ohore egiteko aipatutako «izan zirelako gara, garelako izango dira» esaldia, San Mamesen entzuteko aukera izan zen atzo. Izan ere, egungo lehen taldeko kideekin batera, garai ezberdinetako ia 30 jokalari ohi zelaraitu baitziren. Euren artean, Joxe Anjel Iribar, Rafa Iriondo, Fidel Uriarte eta Manolo Sarabia mitikoak zeuden. Guztiek txalaparta doinuak lagun izan zituzten.

Behin jokalari ohiak zelaraituta, klubeko partaide diren jokalari guztiek eta beteranoek familia argazkia atera zuten. Euren bizkarrean pankarta erraldoi bat. Horren leloa ere, aski ezaguna Euskal Herrian: «Jo ta ke, irabazi arte».

Ondoren, Fernando Garcia Macua presidente berriak hartu zuen hitza. Nabarmentzekoa da hitzaldia euskaraz egin zuela, nahiz eta abokatu bilbotarrak hizkuntza hori hitz egiteko gai ez den. Berau, jokalari eta zaletuei zuzendu zitzaien. Lehenengoei «profesionaltasuna» eskatzeaz gain, «gugan, gure proiektuan sinestea eta gure filosofia tresna bezala ikustea bide bakarra dela» jakinarazi zien.

Behin Macuaren txanda amaituta, Joaquin Caparrosen momentua ailegatu zen. Utrerakoak «hainbeste sentimendu eta ospe duen talde bateko partaide izatea pribilegio bat dela» nabarmendu zuen. Horrez gain, «guztion artean familia bat izan behar dugula» adierazi zuen. Azkenik, «odol zuri-gorriak irakiten» diola azpimarratu zuen. Esaldi horrek publikoaren artean «Jokin!, Jokin!» oihuak sorrarazi zituen.

Bestalde, Joseba Etxeberria kapitainak jokalari berriei agurra egiteaz gain, joandakoei ere eskerrak eman zizkien euskaraz eta gaztelaniaz. Halaber, zaletuei azken bi denboraldietan pasatutako penak atzean laga nahi dituztela ohartarazi zien. Behin hitzaldiak amaituta, Caparrosenek entrenamendu saio arina egin zuten.

Gaur hirukoa Barakaldon

Zuri-gorriek denboraldi-aurreko lehen froga izango dute gaur Lasesarren. Bertan hiruko txapelketa bat jokatuko dute Barakaldo eta Sestao River taldeen kontra 19.45etik aurrera. Lehen partida Ezkerraldeko bi taldeen artekoa izango da. Horren ostean, Athletic Sestao Riverren aurka arituko da 45 minutuz. Ordubete beranduago, Barakaldoren kontra jokatuko dute.

Los rojiblancos estrenarán una camiseta de corte «retro» durante la nueva temporada

Una hora antes de la puesta de largo oficial de la primera plantilla del Athletic, el club presentó la nueva primera indumentaria que lucirán los jugadores durante la temporada que comenzará el próximo día 25 de agosto. Así, los directivos Jorge Alejandre y José Antonio Zarate comparecieron junto a Ramón Santamaría, miembro de la marca Athletic, en la sala de prensa del campo de San Mamés.

Se trata de la segunda ocasión desde que se puso en marcha la marca que el los rojiblancos cambian su primer uniforme. Un hecho por el cual Santamaría tildó de «especial» el estreno de ayer.

El encargado de descubrir la nueva zamarra vizcaina fue Fran Yeste. A pesar de que el basauritarra mostraba claros signos encontrarse renqueante de la reciente operación de pubis a la que fue sometido.

La renovada equipación vizcaina tiene un claro toque retro, con rallas rojas más anchas, cuello camisero, el escudo en el pecho, la marca en la manga y el numero da la sensación de tener pespuntes cosidos. Según destacó Santamaría, ésta «tiene un gran parecido» con la camiseta que luce el mítico Rafael Moreno «Pichichi» en el cuadro que inmortalizó su figura. No obstante, también hay quien la compara con el uniforme que utilizó el Athletic a finales de la década de los sesenta.

Esta será el único cambio que tendrán las equipaciones bilbainas esta temporada. El segundo uniforme, negro y con el logo del león, y el tercero, blanco y con los nombres de todos los jugadores que han jugado en el Athletic, se mantienen intactos.

El precio de estas equipaciones será de 62 euros en las tallas para personas adultas, 56 para los niños y 72 el kit completo de toda la equipación para los más pequeños. Estos importes sufrirán ligeras variaciones hasta el próximo 30 de noviembre, ya que los socios y simpatizantes del club podrán adquirirlas con un 10% de descuento. Por otra parte, informaron también que en las compras con un coste mayor de 150 euros que realicen los hinchas rojiblancos de fuera de Euskal Herria, los portes correrán a cargo del Athletic.

Por último, señalar de las 32 personas que se acercaron ayer a San Mamés lograron hacerse con una de las nuevas camisetas que portaron los jugadores durante la presentación. Unas equipaciones que además estaban firmadas por los integrantes del plantel rojiblanco y algunas de las leyendas del club. El Athletic repartió boletos entre gran parte de los asistentes a La Catedral y el sorteó se celebró en el centro del campo y contó con el mítico Joxe Anjel Iribar como «mano inocente» del mismo.

Beñat ZARRABEITIA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo