GARA > Idatzia > Kultura

Errioxako Santa Lucia de Ocon herriko soroak artelan erraldoi bilakatu dituzte

GARA | LOGROÑO

Errioxako Santa Lucia de Ocon herriko soroak artelan erraldoi moduan ikusi ahal izango dira bertan bost emakumek egin lanari esker.

Izan ere, «Artea Lurrean» izenpean artistek soroak moldatu dituzte bisitariek ingurua ulertzeko duten modua aldatzeko. Egitasmoa, dena den, ez da berria 2003an jarri baitzuen abian Kanarietako Felix Reyes eskultoreak. «Artisten eta bizilagunen artean sortzen den dinamika oso polita da laguntzeko gogo biziz daude-eta», azaldu zuen zentzu honetan Grego Matosek, zeinak 15 metro luzeko eta 3 metro zabaleko eskiak egin dituen soroetan jartzeko. Marta Fernandez, Raquel Fernandez, Lucia Loren eta Iraida Cano dira beste artistak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo