GARA > Idatzia > Gutunak

M. isabel Diaz gutierrez, idoia rekalde mariñelarena eta 14 sinatzaile gehiago

Errenteriako alkateari iradokizuna

Lanera joateko, egunero autobusa lau aldiz erabiltzen dugun Errenteriako Gabierrota auzoko langile talde bat gara.

Azken urte hauetan, herriko festen ondorioz, autobus geltokia kendu eta Iztieta edo Lartzabal auzoetara (anbulategira) joatera behartuta ikusten dugu geure burua. Nafarroako etorbidea oraindik guztiz prest ez zegoenean, autobus geltoki hori erabiltzen zen, sortzen ziren istilu eta nahasteak alde batera utzita. Orain, aldiz, etorbide hori guztiz prest eta berriturik egonik, geltoki hori kendu egiten da, eta horrek, hain zuzen ere, harritu egiten gaitu, gure ustez autobusek ez luketelako arazorik izan beharko bertatik pasatzeko.

Zergak ordaintzen ditugun langileak izanik, gure alkateak errespetua zor digula, eta gai honen arduradunaren aurrean gure onura defendatzea dela bere funtzioetako bat uste dugu.

Animo, alkate Jauna, gure ohiko autobus geltokiak erabili ahal izatea soilik eskatzen ari gara. Gure eguerdiko ordutegiak oso motzak dira eta Iztieta edo Lartzabalerainoko «doako txangoek» denbora kentzen digute.

Gure mesederako eskatzen dugun aldaketa hau sari gisa egin daiteke, azken urte hauetan sortutako (eta zuek eskatu bezala barkatzen jakin ditugun) eragozpenen ordainean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo