GARA > Idatzia > Real Sociedad

Reala 2007-2008ko denboraldia

Colemanek zalantzan jartzen du Lehen Mailara igotzea

Argi utzi zuen Toshackek ezarritako lan eredua jarraitu behar duela taldeak

p033_f01_097x160.jpg

DONOSTIA

Aurreko astean hitz egin gabe gelditu ostean, atzo azaldu zen Chris Coleman komunikabideen aurrean. Agerraldian, taldearen inguruko zenbait gairi buruz jardun zuen, eta Toshackek bere mementoan erabili zuen lan metodologia babestu zuen.

Colemanen iritziz, Toshackek bere garaian erabili zuen eredu berbera jarraitu behar du aurten Realak. Hau esan zuen: «Gurea bezalako talde batek bi aukera ditu. Bata diru ugari xahututa kanpoko jokalari ugariz osatutako taldea egitea. Eredu hori aurreko urtean jarraitu zuen Realak eta azkenean bigarren mailara jaitsi zen». Horregatik, Colemanen aburuz, bi, hiru edota lau atzerritarrez eta bertako jokalariz osatutako eredua da talderako onena. Talde diseinu hori izan zen urte askoan Toshackek Realean erabilitakoa. Hori dela-eta entrenatzaileak bere herrikideak egindako lana goraipatu zuen. Formula horrek «emaitza onak» eman zizkiola adierazi, eta gaineratu zuen hark ezarritako metodologiari helduko diotela hori baita talderako «biderik egokiena». Kazetari batek taldea aurten ez igotzearen inguruan galdetu zion Colemani. «Aurten beharbada igoko gara edo ez gara igoko», esan zion entrenatzaileak galderari erantzuteko.

Taldeak orain arte denboraldi-aurrean egindakoaren gainean ere mintzatu zen galestarra. Haren esanetan, taldearen benetako maila liga hasten denean ikusiko da. Horregatik, ez zion orain arte eman duen itxura eskasari garrantzi handiegirik eman. «Nire ibilbidean ikusi ahal izan dudan moduan, denboraldi-aurreak ez dira sekula lehiaketak bezalakoak», adierazi zuen. Entenatzaileak azaldu zuen: «Lagunarteko partida bat eta partida ofizial bat guztiz desberdinak dira; lehiaketan ikusten da taldeak benetan duen maila». Horregatik, denboraldi-aurre ona edo txarra egiteak taldeak urtearen buruan izango duen maila ez duela erakusten esan zuen. Hala ere, denboraldi-aurreko hurrengo partidetan taldeak itxura hobea ematea espero du.

Ezkerrean duen hutsunea dela-eta jakina da Relak jokalari bat fitxatu nahi duela postu horretarako. Azkeneko asteetan Tuniren eta De Pablosen izenak entzun dira daitekeen fitxatze bezala. Fulham taldeko entrenatzaile ohiak onartu zuenez, biak jokalari onak dira, baina donostiarrak haiek fitxatzetik «urruti» daudela adierazi zuen.

La plantilla viaja a tierras holandesas

Siguiendo con su plan de preparación, la Real Sociedad viaja hoy a Holanda. El entrenador Chris Coleman se lleva a 24 jugadores. No viaja Gorka Elustondo -recién incorporado a los entrenamientos- ni Aritz Borda, que será cedido al Real Unión. El club ha preparado una intensa agenda para los próximos cinco días. El equipo se ejercitará hoy mismo a las 19.00. Mañana jugará el primer partido contra el Heracles Almelo.

El jueves entrenarán por la mañana y el viernes jugarán su segundo partido contra el De Graakschap. El sábado, la Real afrontará otro partido, esta vez contra el Willem II. El domingo el equipo regresará a Euskal Herria. El míster explicó ayer ante los medios sus intenciones de cara a esta concentración. Coleman espera «ver una mejoría en el estado físico de los jugadores».

En los tres partidos que la Real Sociedad disputará en Holanda el entrenador txuri urdin utilizará el 4-2-2 que ya ha puesto en práctica en los otros partidos jugados hasta ahora y, aunque admitió que le gustaría jugar con un 4-3-3, dijo que por el momento «es imposble utilizar este esquema por la falta que tenemos de un extremo izquierdo».    GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo