GARA > Idatzia > Euskal Herria

EAE-ANVk esan du Gasteizko jaien krisia aldaketa sakonen beharraren isla dela

Patxi Lazcozek alkateak herritarren partaidetza txalotu du; EAE-ANVk, aldiz, jaiak krisian daudela salatu du, gasteiztarren presentzia inoiz baino txikiagoa izan baita. Horiek hala, ekintzaleek programaren prestakuntzari buruz hausnarketa sakona behar dela adierazi dute.

p026_f01_097x145.jpg

Itziar AMESTOY | GASTEIZ

Zeledonen igoerak eta Fermin Muguruzaren kontzertuak itxi zituzten joan den ostegunean Gasteizko jaiak. Atzean geratu dira kontzertuak, ekitaldiak eta koadrilen dantzaldiak. Hiria jaien ondorengo lasaitasunean sartzen den bitartean, azterketen garaia iritsi da, eta horrekin batera, herriaren partaidetzaren inguruko eztabaida.

EAE-ANVk adierazi zuenez, taldeak orain dela aste batzuk egindako gogoetak baieztatu ditu jaien garapenak. Eguraldia eta bigarren mailako beste faktore batzuk alde batera utzita, talde ekintzaleak azaldu zuen begi-bistakoa dela jaiak izaten ari diren krisia. Ondorio bezala, EAE-ANVkoek esan zuten bai antolakuntzan baina baita kalean ere jendearen presentzia txikia izan dela.

Oso ezberdina da Udalak egindako irakurketa. Gasteizko alkate Patxi Lazcozen ustez, biztanleen inplikazioa gero eta handiagoa da. Adibide bezala, blusa eta neska koadrilen programa eta zezenen antolakuntza jarri zituen.

Batzuk eta besteak bat datoz, hala ere, txupinazoa arrakastatsua dela. EAE-ANVk adierazi zuenez, Andra Mari Zuriaren plazan ekimen hori egiten jarraitzea onuragarri izan da. Hiriko erdigunean dagoen plaza hori, hain zuzen ere, jende gehien pasatzen ikusi duen lekua izan da, 200.000 bisitari ibili baitira han barrena. Zeledonen jaitsiera -50 urte betetzen zituen- modu positiboan iragatea, bestalde, Udaltzaingoaren protagonismoa desagertzearekin lotu zuten talde ekintzalekoek.

EAE-ANVko iturriek adierazi zutenez, jaiek aldaketak behar dituztela antzeman da. Udalari lan talde bat osatu behar dela jakinarazi zioten programaren ezaugarrien eztabaida irekitzeko xedearekin.

Data aldaketa

Bestalde, Neska eta Blusen Batzordea eta txosnen gunea jarri zituzten gestio ireki baten adibidetzat. Txosnei dagokienez, zorionak eman zizkieten EAE-ANVkoek. Kokapenak dituen mugei aurre eginda lortu duten eskaintza zabala nabarmendu zuten. Batzordeko iturriek adierazi zutenez, txosnek gero eta ekintza mota desberdin gehiago egiteak harrera ona izan du gasteiztarren artean.

Aldaketa sakonen bidean, hainbat taldek jaien gainean egindako eztabaidak zoriondu zituzten EAE-ANVkoek. Esate baterako, jaiak hilaren 4tik 9ra egitea zalantzan jartzea onuragarritzat jo zuten. Talde ekintzaleak jaiak abuztuko lehenengo sei edo zazpi egunetara aurreratzea proposatu zuen.

Hasiera ezberdina

Patxi Lazcozek, berriz, txupinazoan bi Zeledon agertzearen ideia zoriondu zuen, eta urteurrena ospatzeko era polita izan zela esan. Jendearen erantzunari dagokionez, gasteiztarren parte-hartzea eta jarrera paregabeak izan direla nabarmendu zuen. Maite Berrocal Kulturako zinegotziak ere jaiek primerako harrera izan dutela eta aurreikuspenak gainditu direla adierazi zuen.

Hurrengo asteetan balorazio lasai eta sakonagoak emango dituztela jakinarazi zuen Udalak. Dena dela, jaien inguruko eztabaida sortu da Gasteizen, eta hori da, hain zuzen ere, EAE-ANVkoek positibotzat jotzen dutena.

De plaza en plaza, el centro de la ciudad sigue siendo el espacio festivo por antonomasia

La plaza de la Virgen Blanca sigue siendo el lugar que más gente congrega durante las fiestas que, precisamente, se hacen en su honor. El hecho de que el txupinazo y la subida de Celedón se celebren en este lugar conlleva que se llegue a las 200.000 visitas. Sin embargo, no sólo son estos dos actos los responsables de esa cifra, ya que cualquier día de fiestas es este entorno el que mayor número de blusas y neskas acoge.

Desde el Ayuntamiento se ha destacado la sorprendente respuesta a la subida de Celedón, que se realiza el día 9 a la una de la madrugada y con la que se pone fin a las fiestas.

La plaza Nueva también ha albergado a una cantidad importante de gasteiztarras, llegando a los 30.000, siendo la bajada de Celedón txiki y Neska txiki el acto más populoso. Las exhibiciones de deporte rural, asimismo, han despertado el interés de más de 15.000 personas. Por otro lado, los conciertos, que como el deporte rural se llevan a cabo en la plaza de los Fueros, han contado con 51.500 asistentes.

I. A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo