GARA > Idatzia > Gutunak

Brasi Bartolome eta Belen Ortueta EAE-ANVko Amurrioko zinegotziak

Legezkotasuna eta apartheid Amurrion

Joan den maiatzaren 27an egindako udal hauteskundee- tan lorturiko emaitzen ondorioz (900 boz eta bi zinegotzi), EAE-ANV gure herriko hirugarren indar politiko bilakatu zen. Aipaturiko hauteskundeetan lortutako emaitzen taula orokorra:

EAk 1150 boz (%26,77), 4 zinegotzi; PNVk 1371 boz (%24,24), 4 zinegotzi; EAE-ANVk 900 boz (%15,91), 2 zinegotzi; PSOEk 688 boz (%12,16), 2 zinegotzi; PPk 626 boz (%11,07), zinegotzi bat.

Amurrioko EAE-ANV taldeak, Udal Hauteskundeetan ordezkaritza lortu duten alderdi politiko guztiek Udal Gobernu Batzordean eskubide osoko kideak izateko eskumena dutela ulertzen du, eta modu horretan defendatu du foru desberdinetan.

Eusko Alkartasunak hauteskunde ondoren etxeetara igorritako komunikatu batean, hauteskundeak irabazteaz harro zeudela esateaz gain, alderdi bat, lau urtez bidegabeki kanpoan egon ondoren, berriro ere udal politikan lanean izango dela zioen, herritarrek horrela adierazi baitzuten.

EAE-ANVn ez dugu ulertzen herriko hirugarren indar politikoa izanik, Pablo Isasi alkate jaunak, eskubide osoko kide bezala, Udal Gobernu Batzordetik kanpo lagatzea eta horrela osatu du Udal Gobernu Batzordea:

EAk 2 ordezkari, PNVk ordezkari bat, PSOEk ordezkari bat, PPk ordezkari bat.

Udal Gobernu Batzordearen osaketa alkateari dagokion eskumena izanik, Pablo Isasik EAE-ANV baztertu egin du eskubide osoko kide bezala herritarrentzat garrantzitsuenak diren erabakiak hartzeko astero izan ohi den Batzordetik.

EAE-ANVk alkateari hartutako erabakia zuzendu dezan eta herritarrek eman diguten estatusa itzul diezagun eskatzen dio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo