alemaniako itzulia
Cunego izan da aurrena, David Lopez hirugarren
GARA | SONTHOFEN
Damiano Cunego izan zen Alemaniako itzuliko laugarren etapako gizonik azkarrena. Lampreko txirindularia Davide Rebellin herrikidearekin eta David Lopez euskaldunarekin batera iritsi zen 183 kilometro bete ostean Sonthofengo helmugara eta azken metroetan hiruretan indartsuena izan zela erakutsi zuen.
CSC taldeko Jens Voigtek, ordea, hainbat arazo izan zituen eguneko azken igoeran. Hala ere, azkenean segundu gutxi batzuk besterik ez zituen galdu, eta sailkapeneko aurreneko postuan jarraituko du beste egun batez. Alemaniarra taldekiderik gabe iritsi zen Riedbergpasseko igoerara, une zail batzuk izatea eragin ziotenak, non sei txirrindularik 20 segundotako tartea kendu zioten liderrari. Jaitsiera baliatu behar izan zuen CSC taldeko gizonak aurrekoekin bat egiteko eta lasterketa buru hiru txirrindulari baino ez ziren geratu, Davide Rebellin, David Lopez eta Damiano Cunego irabazlea..
Nahiz eta atzoko etapa txukun bukatzea lortu, atzoko egunean CSC taldearen hainbat gabezia geratu ziren bistan eta hori, gaur korrituko den etapan, amaiera 2.600 metrora izango duena Söldengo eski estazioan, erreferentzia garbia izan daiteke alemaniarren aurkarientzako, zeintzuek dudarik gabe, aukera aprobetxatzen saiatuko diren.
Jardunaldiko ihesaldiak Wertecki eta Rooijakkers izan zituen protagonista, eta hamar minututik gorako errenta izatera iritsi zen.