GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lurraldez lurraldeko EAJren estrategian ere ez du desadostasunik ikusten Iņigo Urkulluk

GARA | BILBO

Urte bukaerarako estrategia eta agintari karguak berritu behar ditu EAJk. Hala, azken hilabeteetan agertu diren posizioak ikusita, zeresan handia emango du prozesuak, duela lau urte gertatu zen moduan. Atzo mezu lasaigarria bidali nahi izan zuen berriro Iñigo Urkullu EBBko eledunak. Prozesu guztia egiteko «inolako zailtasunik ez» dutela izan behar esan zuen hain zuzen.

Bere hitzetan, desadostasunak agertarazten dituzten ahotsak alderdiaz kanpotik datoz. EAJ «ahultzeko interesa dutenen jolasa» da hori, Urkulluren ustez. Eta alde horretatik egitasmo politikoaren inguruan ez ezik, lurraldez lurralde erabiltzen den estrategiaren inguruan ere desadotasunak plazaratzen ari direla aitortu zuen: «Batzuetan lehendakariaren eta EAJren Exekutiboaren arteko ustezko ezberdintasunak markatzen dute eta, hala, zatiketa erein nahi dute; eta beste batzuetan, une honetan bertan gertatzen ari den bezala, lurraldeen arabera egiten da. Zatiketa hori irudikatu nahi duten lurraldeei dagozkien ardura politiko instituzionalak EAJren barruko sentsibilitate ezberdin gisa agertuta gainera», salatu zuen.

Horri erantzuteko, zera argudiatu zuen Iñigo Urkulluk: «Kideek jakin badakite esku artean dugun proiektua zertan datzan; hori abiapuntutzat hartuta, lurraldeetan dagoen esparru instituzional bakoitzak `joko-eremua' markatzen digu».

«Ez gara beldur»

Josu Jon Imaz EAJko presidenteak berak batasunari eusteko deia egin badu ere, Urkulluk «egitasmoen inguruko eztabaidaren beldur ez gara» esan zuen berrio. Eta Euzkadi Buru Batzar osatuko dutenen kideen hautaketaren inguruko ika-mikak ere ez dituela kezkatzen ziurtatu zuen, Radio Euskadiri emandako elkarrizketan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo