aizkora
Urrezko Kopako proba gaur arratsaldean Donostiako Trinitate plazan
GARA | DONOSTIA
Aizkolarien Urrezko Kopak hitzordua du gaur arratsaldean (19,30ean) Donostiako Trinitate plazan. Aste Nagusiko egitarau barruan kokatuta dagoen ekitaldi horretan, bost aizkolari izango dira garaipena eskuratzeko norgehiagokan. Peñagarikano, Azurmendi, Txapartegi, Barberena eta Olasagasti izango dira hain zuzen gaur arratsaldean Alde Zaharreko plazan lehiatuko diren aizkolariak.
Aurrean kanaerdiko hamalau enborrez osatutako ibilbide gogorra izango dute bost aizkolariek. Donostiako Aste Nagusia izateaz gain, gaurkoa jai eguna denez, giro polita espero da gaur arratsaldeko proban.