Alemaniako itzulia | UCI Pro Tour lasterketa
David Lopezek etapa nagusian lortu du aurreneko garaipena
Barakaldoko txirrindulariak 12 sedundo atera zizkion Jeans Voigt liderrari, bigarren postuan iritsi zenari, eta bigarrena da sailkapenean
GARA | BERLIN
Ez du erraz ahaztuko Caisse d´Epargneko David Lopez txirrindulariak Rettenbachfernerko igoera gogorra, bertan erdietsi baitu profesionaletan lortu duen lehen garaipena. Bizkaitarra eskuak goian zituela heldu zen Söldeneko eski estazioko helmugara, itsas mailatik 2700 metrora, 157,6 kilometro egin ostean.
David Lopez hiru kilometro falta zirela hasi zen garaipena ikusten, indartsuenen artean ezin izan baitzion inork jarraitu berak ezarritako erritmoari. Jeans Voigt liderra izan zen gertutik jarraitzea lortu zuen bakarra eta atzetik banan-banan geratzen joan ziren azken garaipenerako faboritoak. CSC taldeko alemaniarrak ongi eutsi zion azken kilometroetan eta dozena bat segundoko atzerapena baino ez zuen izan.
Barakaldarrak aurretik zituen hainbat aurkari utzi zituen atzean eta salto handia eman zuen sailkapenean atzoko etaparen ondoren. Orain, Lopezek 33 segunduko atzerapena besterik ez du Voigtekin.
Atzoko jardunaldian aldaketa nabarmenak espero ziren sailkapenean, batik bat, aurreko etapan CSC taldeko liderrak erakutsitako ahulezia ikusirik. Hala ere, oraingoan taldeak aurreko egunean baino hobeto erantzun zion alemaniarrari eta Chris Sorensen taldekidea izan zuen ondoan etengabe.
Liderra sendo
Voigt liderrak une oro jakin izan zuen esfortsua neurtzen lehenengo hirugarren mailako bi mendateetan, Söldeneko aurreneko aldapetara indar nahikorekin iristeko, non David Lopez barakaldarra bakarrik izan zen gai alemaniarra gurpiletik ateratzen, nahiz eta helmugan 12 segundotako errenta besterik ez lortu. Bitartean, Levi Leipheimer estatubatuarrak nahiko lan izan zuen azken igoeran eta helmugan 48 segundoko atzerapena izan zuen. Atzoko irabazleak, Damiano Cunego italiarrak ere ezin izan zuen indartsuenen parean izan atzoko egunean eta garailearengandik 21 segundora iritsi zen.
Txirrindulari alemaniarrak, berak aitortu bezala, eskura du Alemaniako itzuliko azken garaipena errepikatzea, geratzen diren etapetatik garrantzitsuena datorren ostiraleko erlojupekoa baita. Seigarren etapa, bestalde, gaur korrituko da Längenfeld eta Kufstein artean, esprinterrentzat aproposa.
El corredor de Ezkerraldea se mostró muy contento con la victoria cosechada en el día de ayer. «Estoy inmensamente feliz, no sólo porque ésta es mi primera victoria profesional, si no también por la manera con que he logrado conseguirla en la etapa reina de la Vuelta a Alemania. Es difícil explicar lo que me ha pasado por la cabeza al cruzar la meta, pero ha sido una gran alegría y me acordé de toda la gente que me ha ayudado desde que empecé a correr en bici», señaló David López.
El corredor del conjunto Caisse d´Epargne reconoció, no obstante, que la etapa se le hizo muy dura. «El puerto era muy duro y sabía que era muy arriesgado atacar desde lejos. Aguanté todo lo que pude, antes de decidir que había llegado el momento oportuno para atacar. Luego se ha tratado de subir regulando hasta arriba, con la idea de ir por la etapa, pero también de eliminar a gente en la general», señaló el corredor.
Con la actuación de ayer, el vizcaino dio un paso enorme en la general y se situó a 33 segundos del líder Jeans Voigt. A falta de la contrarreloj y dos etapas llanas, David López aventaja en 41 segundos al tercero.
GARA