GARA > Idatzia > Gutunak

Mikel Lonbillo Eletxigerra Bilbo

Hipoteken biharamuna «subprime»

AEBetako egoera tamalgarrian hiru argibide dituzte erabakigarri, zein baino zein larriagoa, hau da, ordainketa balantzako mentsa, dolarraren ahulezia eta, larriena apika, pobreziaren poltsen ezinegona. Aurreko bi faktoreen egoera aldez aurretik zehaztu eta kalkulaturik balego, gainontzeko balizko larrikeriak nazioartean salatu beharko lirateke errime. AEBetako hipoteka subprime horien kopurua hain da diruzko inbertsio itzela ezen orain arte izandako AEBetako inbertsio dirukideen beldur finantzaria berreskuratu baita arrisku funtsen eta enpresen inber- tsioetan. Arestiko gertaerekin munduko finantza burbuila eklipse bihurtzen ari dela diotenez gero, zenbait inbertsiogile kezkatik, Sarkozyk kasu, `aeberatu' du bere burua infor- mazio bila. Prozeduran, hipoteka tramankulutzar horren bidez, AEBetako ekonomian nahi dute konpondu ba- tera: lehenbizikoz, birfinantzaketa, biztanle morosoen trukaketa interes tasa eta bankuen diru sormena goratuaz; bigarrenik, arrisku funtsen erosleen sailkapena, arrisku gutxiz beste inbertsiorik bada, eta arrisku handiagokoak; hirugarrenik, kanpotiko dirua erakarri interes tasa lekutan baino altuagokoa aurrerago. Hala, balantza defizitari buruzko kezkarik ez da inoiz errepikatuko zeren eta, beste ondasunekin inflazio tasa ere esportatzen delarik, Irakeko gerraren ondorioak, hildakoez aparte, ez dira larritzat hartuko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo