GARA > Idatzia > Euskal Herria

Albisuren, Lopezen eta Ruizen aurkako euroagindua onartu du Londresek

Joan den apirilean Sheffielden atxilotutako hiru euskaldunen kontrako euroagindua onartu zuen atzo Londresko auzitegiak. «Atxilotuak espainiaratzean ez dituztela inkomunikatuko sinesten duela» argitu du, Askatasunak jakinarazi dutenez. Helegitea aurkeztuko da orain.

p015_f02.jpg

GARA |

Hainbat aldiz atzeratu eta gero, azkenean Britainia Handiko Justiziak atzo eman zuen jakitera hiru euskaldunen kontrako euroagindua onartzen duela. Atzo jakinarazitako epaiak, «espainiaratzean inkomunikatuko ez dituztela» Madrilek ustez hartutako konpromisoa sinesten dutela aitortzen da; Askatasunak nabarmendu zuen bezala, beraz «inkomunikazioaren eta torturaren arteko lotura onartzen da adierazpen horretan».

Iñigo Albisu, Ana Lopez eta Zigor Ruiz joan den apirilean atxilotu zituzten Sheffield hirian, eta geroztik Gobernu espainolak eskatutako euroagindua beteko zuten edo ez zain egon dira, Londresko Justiziaren eraba- kia jakin arte. Orain, defentsa abokatuak zazpi eguneko epea du helegiteak aurkezteko, eta Askatasunak jakinarazi zuenez, «defentsak bide juridikoa agortu arte lan eginen du».

Izan ere, hasieratik salatu dira Sheffielden atxilotutako euskal herritarren kontrako prozesuan ikusi dituzten irregulartasunak. Askatasunak atzoko erabakia gogor salatu zuen, euroaginduaren eskaria «gezurrean oinarrituta» dagoela-eta; hura onartzeko aurkeztutako frogak «tortu- rapean egindako adierazpenak» omen dira. Beraz, «euroaginduaren oinarria tortura dela» salatu zuten. Estatu espainolak, «gezurrak» errateaz gain, Britaniako epaietegiei «informazioa ezkutatu diela» ere salatu zuen Askatasunak.

Prozesu osoan «oinarrizko arau juridikoak hankaz gora» utzi arren, haiena egin dutela gaitzetsi zuen. Horrez gain, «denbora laburrek eta bertzelako afera juridikoek ezinezko egiten dute atxilotuek behar bezalako defentsa egitea».

Joseba Agudo defentsa abokatuak joan den hilean GARAri egin zizkien adierazpenetan azaldu zuen «ilegaltasun egoera»: Apirilaren hasieran Madrilek hiru gazteen kontrako atxilotze eta euroagindu eskaria egin arren, Britania Handiak ukatu egin omen zuen; gero, ordea, lau poliziakide britaniarrek Madrilera egindako bidaia baten ondotik, euroagindua eraldatu, haren ezarpena adostu omen zuten eta atxiloketak bideratu zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo