GARA > Idatzia > Euskal Herria

DONOSTIA

Aste Nagusia «bereziki kanpotarrei» zuzenduta dagoela salatu du EAE-ANVk

EAE-ANV Donostiako udal taldearen aburuz, Aste Nagusia ez da «donostiarrok gurea bezala sentitzen dugun festa». Hori aldatzeko, talde abertzaleak ezinbestekotzat jo du «herri egitarau baten osaketa alternatiboa». Horretaz gain, haien azterketaren arabera, 2007ko Aste Nagusiaren alderdi positibo bakarrak programazio ofizialetik kanpokoak izan dira; eta horien artean, Donostiako piraten lana zoriondu dute. Piratek antolatutako ekitaldiak txalotu ditu, haiek agerian utzi baitute «Aste Nagusian egitarau alternatibo eta parte-hartzean oinarritua egitea posible dela». Bestalde, Odon Elorza alkatearen jarrera eta euskal kulturaren eta euskararen presentzia eskasa salatu ditu alderdi abertzaleak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo