GARA > Idatzia > Euskal Herria

GALAR

Iruñeko gazte batek bizia galdu du bere autoa errepidetik aterata

Errepideek, beste behin ere, berri lazgarria utzi zuten atzo Euskal Herrian. Izan ere, Mikel J.I. 23 urteko gazte iruindarrak bizia galdu zuen goizaldean, bere autoaren kontrola galdu eta errepideko ertz baten kontra jota Galarren, Iruñearen eta Noaingo aireportuaren artean. Zenduaren gorpua suhiltzaileek atera behar izan zuten ibilgailutik. Beste alde batetik, Ertzaintzak sei adingabeko atxilotu zituen igande gauean, Gasteizen, Abetxuko auzoan, N-1 errepidearen gaineko zubi batetik ibilgailuei harriak botatzeagatik. 15 eta 17 urte artean dituzte atxilotutako gazteek, eta harriez gain, su-itzalgailu bat ere jaurti zuten errepidera, autoen kontra. Bost lagunek, auto eta kamioien jabeek, salaketa jarri dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo