GARA > Idatzia > Euskal Herria

GAZTE EGUNA

«Bildu, erabaki eta independentzia irabazi», Gazte Egunaren leloa

Gaur egingo dute Bilboko Gazte Eguna «Bildu, erabaki eta independentzia irabazi» lelopean. Eguerdiko hamabietan hasiko da poteoa batukada eginda; ordu bietan bazkaria izango da Kaskagorri txosnaren aurrealdean, eta 16.00etan, erromeria. 19.00etan, berriz, «Gazte indarraz presoak etxera» lelopean elkarretaratzea egingo dute, eta egunari amaiera emateko, 20.30ean ekitaldi politikoa egongo da. Antolatzaileek bidalitako adierazpenean arrazoi hauek aipatzen dira aldarrikapenak egiteko Gazte Egunera deitzeko: «Euskal gazteok bizi dugun egoera ez da samurra. Eskubide oro ukatzen zaizkigu, eta hori gutxi balitz bezala, errepresio basatiaz erantzuten dituzte gazte inkorfonmiston aldarrikapenak. PSOE eta PNVk urte luzeak irauten ari den gatazka politiko eta armatuari irtenbide negoziatu bat emateari ateak itxi dizkiote». Honakoa gehitzen dute antolatzaileek: «Herri honetako gazteok eta orokorrean herritarrok gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea izan badugula argi dugu; hala ere, frantziar zein espainiar gobernuak erabat tematuak daude eskubide hori ukatzeko».

La triki-bertso kalejira no faltó ayer tarde por las calles del Casco Viejo bilbaino, en un acto organizado por las konparsas. Una cita más con el bertsolarismo que hoy, de nuevo, se podrá escuchar a mediodía en la plaza de Santiago y que mañana se acompañará con una comida.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo