GARA > Idatzia > Ikusmira

AEBetako Administrazioarentzat exekuzioek eskubide bermeek baino presa handiagoa dute

Texasko Estatua lehena da, alde handiarekin, AEBetan heriotza zigorra aplikatzen. Errekor hori lortzeko Alberto Gonsalesek «lan» handia egin zuen George W. Bush Estatu hartako gobernadorea zela, haren kontseilari gisa. Texasen 400. presoa hiltzear daudenean, AEBetako fiskal nagusi Alberto Gonsalesek heriotza zigorraren erregulazioari ekin dio, joan den urtean «terrorismoaren kontrako neurrien» artean heriotza zigorra indarrean den estatu guztietan apelazio epeak -eta epaileek erantzutekoak- nabarmen laburtuko dituen legea sortu baitzuten. Beharbada ez du gehiegi harritzen «munduko demokraziarik perfektoenetik» datorren berriak, eskubide murrizketa eta urraketen lasterketan kokatuz gero. Zigortuen berme murrizketa larria baita, areago kontuan izanda aplikatzen zaienetako asko errugabeak izateko aukera. Gainera, ez da aukera hutsa, «heriotza korridorean» izandako preso ugariren errugabetasuna frogatu izan baita. Orain, ordea, ez dute errugabetasun froga berririk aurkezteko aukerarik. Badirudi Bushek eta fiskal nagusiak presa handia dutela zigortutakoak hiltzeko, haiek mantentzea garestia baita eta, beraz, alferrikako gastua... pertsona pobreak izanda.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo