GARA > Idatzia > Gutunak

Ander Navarro Gastearena Mendillorrira itzuliko diren Iturrama eta Askatasuneko ikasleen izenean

Gure hamahiru urteak Mendillorrin

Hamahiru urte daramagu Mendillorrin bizitzen, hori gure adina da eta denbora honetan guztian hainbat zailtasun izan dugu. Lehenik, gure gurasoek Mendillorritik kanpo haurtzaindegi batera eraman behar izan gintuzten, Mendillorrin oraindik ez zegoelako. Eskola hasterakoan, Haur Hezkuntzan, leku arazoak zeudenez, modulo prefabrikatuetan jarri gintuzten. Haur Hezkuntza bukatu genuenean eta Lehen Hezkuntza hasi behar genuenean, bi taldetan banatu gintuzten, Mendigoiti eskolara joan behar genuenak eta Elorri eskolan geratu ginenak. Urte batzuk geroago, Lehen Hezkuntza bukatzen ari ginenean, beste modulo prefabrikatu batzuetara bidali gintuzten; gainera, ezin zen marrazkirik jarri paretak heze zeudelako (urte horretan elurte bat egon zen, teilatu zati bat hondatu zuena). Iaz, berriz, auzotik atera behar izan genuen institutua oraindik egina ez zegoelako.

Ikasturte honetan gehienek bueltatzea erabaki genuen, auzoan egon nahi genuelako. Egun gutxi falta dira ikasturtea hasteko, eta institutua oraindik ez dago egina; gainera, ez dakigu zein liburu izango ditugun oraindik ez dakigulako zein irakasle izango ditugun.

Nora eramango gaituzue oraingoan? Noiz arte? Nahiz eta adinez nagusi ez izan, gu ere pertsonak gara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo