Barakaldon abuztuaren 19an egindako erasoa beren gain hartu dute ezezagunek
GARA |
Hainbat ezezagunek beren gain hartu dute joan den abuztuaren 19an, Barakaldon, ertzain baten dendaren aurka molotov koktelak jaurti izana. Alberto Gomez herritarraren espetxeratzea salatzeko ekintza izan zela diote, eta Ertzaintza «herriaren indarra sentitzeko prestatzeko» ohartarazten dute.
Ohar bidez egindako aldarrikapenean hitz gogorrak eta zuzenak dituzte Ertzaintzarentzat: «Egunero jazarpen lanetan zabiltzaten txakurrok, duintasun ezaren jabeok, tortura arte gisa duzuenok, plakak ematen dizuen inpunitatearen atzean ezkutatzen zareten koldarrok... Ohartarazita zeundeten. Gure aurka egiten duzuen bakoitzean kolpea itzuliko dizuen harresi baten aurka egingo duzue talka; gurekin, alegia. Herriaren indarra sentitzeko presta zaitezte!», gaineratzen dute.