Sega Europako Txapelketa
Itxaropenez beteta joan dira euskaldunak Austriara
J.L. | DONOSTIA
Itxaropenez beteta joan dira Euskaldunak Austriara, gaur jokatuko baitute han Europako Txapelketa 13.00etan. Emakumezkoak eta gizonezkoak izango dira aurrez aurre.
Mutiletan, Gabirondo, Goikoetxea eta Izagirre arituko dira 30 urtetik gorakoetan; eta beherakoetan, berriz, Goenaga, Egia, Arteaga, Lizaso, Kanflanka, Garmendia eta Iraola ibiliko dira. Nesketan, Gabirondo izango da 30 urtez gorakoetan; eta beherakoetan, berriz, Antsa, Astondoa, Geresta eta Garmendia arituko dira. Mutilek 100 metro koadro moztu beharko dituzte; eta 35 metro koadro, berriz, neskek. Azkartasuna eta txukuntasuna uztartzen dira saio horietan.
Euskal Herria nazio bezala arituko da txapelketa horretan, eta Austria, Bavaria, Suitza, Eslovenia, Frantzia eta Hego Tirol ere izango dira.
Euskaldunak dominak lortzeko aukerekin joan dira Europako Txapelketara, eta adituen ustez, nesketan omen daude aukerarik handien Marialuixa Gabirondorekin.