GARA > Idatzia > Osasuna

Osasuna Zazpigarren fitxatzea

Plasil erdilariagatik bi milioi euro ordainduko ditu

Atzo adostutako akordioaren arabera, hegaleko txekiarrak lau denboraldirako sinatuko du talde gorritxoarekin eta 16 milioiko etete kalusula izango du

N.M.-J.O. | IRUÑEA

Jaroslav Plasil erdilari txekiarra Osasunako jokalaria izango da hurrengo lau denboraldietan, jokalariak, talde gorritxoak eta Monakok -orain arte bere taldea izandakoak- atzo hartutako akordioaren ostean. Jokalariaren inguruko iturriei esker GARAk jakin ahal izan duenez, iruindarrek bi milioi euro ordainduko dizkiote Frantziako taldeari, eta txekiarraren kontratu berriaren etete klausula 16 milioi eurokoa izango da.

Uda osoan jokalariaren atzetik ibili eta gero, atzo adostu zuten -xehetasun txiki batzuen faltan- Iruñean jokalariaren fitxatzea hiru aldeek eta erdilaria gaur bertan aurkezteko aukera ere aztertu zuten, nahiz eta normalena hurrengo asteko lehen egunetan egitea izan.

San Juan egun inguruan hasi ziren Osasunaren eta Monacoren arteko negoziaketak, baina Ricardo, talde zuri-gorriaren entrenatzaileak, taldean nahi zuen Plasil, eta ez zuten akordiorik lortu bi aldeen artean. Hala ere, Monacoko taldeak bi fitxatze garrantzitsu egin ditu azken egunetan; atzo bertan Nene -Alavesen aritutakoa- fitxatu zuen postu berean jokatzeko, sei milioi euroren truk, eta diru beharrak eta hegalerako jokalari desberdinak izateak gauzak erraztu dizkio Osasunari.

Talde gorritxoak ere jokalaria fitxatzeko behar handi xamarra zuen, azkenaldian erdialdean izan dituen lesio larriak kontuan hartuta. Printzipioz, ezker hegalean jokatzen duen jokalaria da Plasil txekiarra, baina bai Monacon bertan baita bere selekzioarekin ere, euskarri moduan zein eskuin hegalean ere jokatu izan du. Nekouman eta Hugo Viana euskarriak zenbait hilabetetan lesionaturik izango dituenez, jokalari berri horrek Raul Garcia, Valdo edo David Lopez bezalako jokalariek ematen zioten balio aniztasuna emango dio Kuko Zigandari. Printzipioz, ezker hegalean jokatzeko letorkeen arren, -Delporte eta Azpilikueta ditu postu horretan jokatzeko Zigandak- erdialde guztian jokatzeko aukera berriak irekiko lizkioke taldeari. Arazo handienak erdian ditu orain taldeak eta, biharko derbiari begira, hiru jokalari baino ez ditu entrenatzaile gorritxoak. Ziurtzat jo daiteke Patxi Puñalek hasieratik jokatuko duela San Mamesen eta beste postua Erice gaztearen eta Hector Fonten artean izango da.

Baina defentsarako baino, erasoko jokalaria da 25 urtetako Jaroslav Plasil. Txekiarra izan arren, bere kirol ibilbide gehiena frantziar Estatuko ligan osatu du, ez baititu bertan alperrik eman azken sei denboraldiak. Hegalean jokatzeko, jokalari garaia da Osasunako azken fitxatzea, 1,83 metro neurtzen baitu. Hamazazpi aldiz jokatu du Txekiar Errepublikako selekzioarekin eta gol bat sartu du.

Pandiani: «Estoy viejo para sentir presión y espero no defraudar a las expectativas»

Walter Pandiani declaró que no siente presión por las expectativas que se han depositado en su capacidad goleadora y afirmó que no espera defraudar a los aficionados tras mantener su promesa de marcar dieciocho goles la próxima temporada. «Ya estoy viejo para sentir tantas presiones. Me siento halagado por cómo me han tratado desde el primer momento y espero no defraudar las expectativas hacia mí, además a la gente le gusta un estilo de juego como el mío». El delantero uruguayo reiteró lo manifestado en el día de su presentación como nuevo jugador osasunista al apuntar que alcanzará los dieciocho goles.   GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo