Pantxoa eta Peiok kantaldia emango dute Zigoitia Euskaraz-en
Urtero bezala, 2007ko Zigoitia Euskaraz-ek ekitaldi eta aisialdirako tarte ugari aurkezten dizkie gaurtik aurrera, eta heldu diren bi asteburuetan, Arabako herri horretara hurbiltzen direnei.
Gaur bertan, 16.00etan hasita, bizikleta martxa abiatuko da Mendarozketatik, Etxaguenen bukatzeko. 18.30ean antzerkiaz eta ipuin kontalariaz gozatzeko aukera izango da, eta 20.00etan askaria eta triki-dantza tailerra izango dira.
Egun nagusia biharkoa izango da. Izan ere, 11.00- etan jaialdia hasiko da Mairuelegorretako koba ezagunetan, eta bertan izango dira Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre bertsolariak, batukada saio bat, eta Pantxoa eta Peio abeslari entzutetsuak. Ondoren, Kirikio kantu taldea, antzerkia Goitibera taldearekin eta ezpata-dantza.