2. MAILA Derbia Ipuruan
Egoera ezberdinak helburu berberaren bila
Egoera ezberdinean iritsiko dira Eibar eta Reala historian lehen aldiz Ligan jokatuko duten partidara. Helburua bera izanda ere, gorri-urdinek ilusioa dute; donostiarrek, aldiz, premia.
Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR
Partida historikoa jokatuko dute gaur, Ipuruan. Zorionez Eibarren kasuan, Bigarren Mailara itzuli dela esan nahi baitu, eta zoritxarrez Realaren kasuan, alderantzizko bidaia egin duelako.
Ez da izango ezberdintasun bakarra; izan ere, emaitzen eta, batez ere, animoen aldetik talde biak kontrako egoerak bizitzen ari direla baitirudi. Igoeraren poza bizi-bizirik dago oraindik denboraldi berriari ilusio handiz ekin dion talde eta zale gorri-urdinean. Eibarko poza eta ilusioa, berriz, atsekabe eta premia dira Donostia aldean. Eta hori islatu zen Ligako lehen jardunaldian, eibartarrak lasai baitzeuden; zuri-urdinek, ordea, presioa zuten.
Are gehiago estreinako partida jokatu eta gero. Garaipenak azken minutuetan alde egin zion arren, A Malatan eskuratutako puntuak pozik utzi zituen eibartarrak. Gainera, mailari eusteko helburua betetzeko jarraitu behar duten bidea aurkitu dutela ziur dira. Realak, aldiz, azken denboraldiko ibilbideari eutsi zion: joko txarra eta porrota, eta gogoz animatzera joan ziren zaleek zapi zuriak atera zituzten berriz ere.
Berezia
Derbiak, baina, partida bereziak dira adituek esaten dutenez. Ez du gehiegi inporta aurkarien sailkapenak edota ibilbideak mota horretako norgehiagoketan. Aurreko ezberdintasun guztiak desagertuko dira 18.30etik aurrera, beraz.
Argi daukate biek. Javier Mandiolak adierazi du: «Egun berezia izango da batez ere gipuzkoarrentzat. Baina kanpotik etorri direnentzat ere bai, Reala beti Lehen Mailan ezagutu baitute; Lehen Mailako taldetzat hartzen dute oraindik eta, beraz, irabazteko gogo handiak izango dituzte». Hala ere, entrenatzaile eibartarrak esan zuen berezitasun horrek ez duela adierazi nahi taldea motibazio handiagoarekin irtengo denik. «Azken finean, hiru puntu dira, eta, alde horretatik, partida guztietan mentalitate berberarekin irten behar dugu. Hala ere, argi dago berezia dela», azaldu zuen.
Eta ez bakarrik Eibarrentzat, Manixen esanetan, gaurko Reala ez baita izango Castellonen aurka jokatu zuena. «Ez zen egun erraza haientzat: lehen partida Bigarren Mailan, hasieratik irabazteko premia... Presioak eta urduritasunak pisu handia izan zuten. Ipuruara motibazio handiagoarekin etorriko dira, derbia delako eta puntuak behar dituztelako, baina ziur aski, pixka bat lasaiago etorriko dira», jakinarazi zuen.
Hori espero du, dudarik ere ez, Chris Colemanek, «partida ezberdina» izatea, zaila izango dela onartu arren. «Eibar igo berria da; konfiantza handiarekin dator, eta goian eta gogor presionatzen du -adierazi zuen-. Zalantzarik gabe, zaila izango da». Bestetik, derbietan gertatzen den bezala, entrenatzaile zuri-urdinak ez du espero partida ikusgarria izango denik. «Ez dut uste futbol askoko partida bat izango denik. Baloiarekin jokatzeko denbora eta espazioak egingo direla pentsatzen duenak kale egingo du. Baloiaren jabetza mantentzea garrantzitsua izango da», adierazi zuen.
Futbol mota batekin edo bestearekin, Colemanek honakoa du argi: Realak lehen jaurdunaldian emandako irudiak goitik behera aldatu behar duela behar dituen hiru puntuak eskuratzeko eta, batez ere, inguruan sumatzen den negatibotasuna amaitzeko. «Pasa zen denboraldian merezimendu osoz jaitsi ginen, baina hori atzean geratu da», gogorarazi zuen. Gainera, jaitsieraren ondorioz «taldearen inguruan» dagoen «antsietate handia» deitoratu zuen. «Normaltzat» hartu zuen «jendeak Lehen Mailara lehenbailehen itzultzea nahi» izatea, baina argi utzi zuen ez dela erraza izango, jokalarien «konpromisoa» osoa izan arren.
Eibar y Real Sociedad presentarán novedades en Ipurua, con la entradas en las convocatorias, y habrá que ver si también sobre el césped, de sus últimos fichajes.
Por parte azulgrana, y aunque será hoy cuando Javier Mandiola realice los últimos descartes para conformar su convocatoria definitiva, parece seguro que Nico Medina disputará sus primeros minutos como azulgrana. El delantero chileno -que ya le hizo un gol a la Real en pretemporada- no jugará de inicio, pero el propio Manix adelantó que, a buen seguro, tendrá su oportunidad a lo largo del partido.
Aunque no quiso dar pistas al respecto, también es posible que el técnico azulgrana introduzca alguna variación respecto al once que se enfrentó al Racing de Ferrol el pasado sábado. La más probable pasa por la entrada de Jon Urzelai en el centro de la defensa, en detrimento de Biel Medina, que apenas sí ha podido trabajar a lo largo de la semana tras regresar tocado de Ferrol. Una situación similar a la que ha vivido Txiki, aunque en principio el lateral mantendrá su puesto en el equipo.
Manix, además, recupera para la cita a Manel, lesionado la semana pasada, y Martino, que no pudo estar en la primera lista, al arrastrar un partido de sanción desde la temporada pasada.
La convocatoria de Chris Coleman también llega con novedades, extensibles además, en este caso, a la formación inicial blanquiazul, tal y como adelantó ayer el técnico, después de que en el choque ante el Castellón «no se puede decir que ningún jugador tuviera una buena actuación».
La única novedad confirmada por Coleman pasa por el debut de David Vaughn. «En los últimos seis meses sólo ha jugado 90 minutos en un partido», admitió el técnico que, sin embargo, considera imprescindible «algo natural por la izquierda» para «el equilibrio del equipo».
Coleman, que ayer dirigió la sesión a puerta cerrada, no adelantó más novedades, pero todo hace suponer que, además de Vaughn, también entrarán en el once Stevanovic y Castillo, en detrimento de Gari Uranga, Díaz de Cerio y Sarasola. En el centro de la defensa, Víctor López también podría sustituir a Labaka.
A.U.L.
Puntu bakarreko aldea dago sailkapenean Eibar eta Realaren artean, baina kontrako egoeran helduko dira biak derbira. Konfiantzaz, etxekoak; larri, ordea, zuri-urdinak.
Argi dauka Manixek gaurkoa partida «berezia» izango dela, baina betiko mentalitatea espero du. «Azken finean, hiru puntu dira», gogorarazi zuen entrenatzaileak.
Erraztasunik espero ez duen arren, Chris Colemanek irabazi nahi du, puntuak beharrezkoak dituelako taldeak, baina baita inguruan sumatzen duen negatibotasuna amaitzeko ere.
Las cámaras, finalmente, entrarán en Ipurua. Buena parte de la afición ha estado en vilo en las últimas jornadas, a la espera de si Euskal Telebista podría retransmitir el derbi, algo que finalmente sí sucederá.
Será el segundo partido del Eibar emitido en directo y el primero de la temporada para la Real, cuya negociación de los derechos audiovisuales estaba frenando, precisamente, la posibilidad de que el choque fuera emitido en directo.
Es probable que la presencia de las cámaras frene el arreón final en las taquillas de Ipurua que, de todos modos, tampoco se presuponía especialmente importante. Y es que los precios impuestos por la directiva azulgrana, -treinta euros para los socios y sesenta o setenta euros para el resto, dependiendo de la localidad- han provocado que muchos aficionados opten por seguir el encuentro desde la lejanía.
No habrá lleno en Ipurua que, pese a todo, presentará una buena entrada. Ya se han vendido más de 3.000 entradas -más de la mitad entre los socios armeros- sobre las 5.200 disponibles, que han supuesto un ingreso de más de 130.000 euros para las arcas del Eibar.
A.U.L.