GARA > Idatzia > Atletismoa

Munduko Txapelketa

Wariner eta Felix, Osakako pistako errege-erreginak

Marta Mendia nafarrak ez zuen saio onik egin eta ez zuen altuera jauziko biharko finalera sailkatzerik lortu

p044_f01_097x156.jpg

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

Osakako Munduko txapelketak bi protagonista utzi zituen atzoko egunean. Maila handiko finalak egon baziren zazpigarren jardunaldian, Jeremy Wariner eta Allyson Felixek irabazitako lasterketek distira berezia izan zuten; urrezko domina lortu zuten biek aurkariak hutsaren pare utzi baitzituzten. Estatubatuar biek faborito zer dela-eta izendatu zituzten erakutsi zuten eta, urrea irabazteaz gain, urteko markarik onena ere ezarri zuten. Tyson Gay herrikidearen baimenaz, Wariner eta Felix bilakatu ziren atzo Osakako pistako errege-erregina.

Atzoko errege nagusia Jeremy Wariner izan zen. Gauza jakintzat jotzen zen 400 metroko finala berak eramango zuela eta, bada, Michael Johnsonen errekorretik -43,19 segundo, alegia- zenbatera geratuko zen jakitea zen arreta gune nagusia. Atzo arte, 43,50 eginda zeukan Warinerrek, baina marka hori ere gainditu zuen.

Ez zuen lagunik inguruan izan estatubatuarrak. Herrikide LaShawn Merritt bere erritmoa eusteko ahaleginak eta bi egin zituen, eta azken zuzenera iritsi artean inguruan izan zuen Warinerrek. Alabaina, Merrittek azken metroetan nahiko lan zuen bitartean, Warinerrek hegan egiten zuen lasterketa eta 43,45 segundotan amaitu zuen. Merrittek ere 44 segundoz behetik, 43,96, amaitzea lortu zuen. Brontzeko domina ere Estatu Batuetara joan zen, Angelo Taylorrentzat.

Florence Griffithen antzera

Emakumeen 200 metroko probak ez zuen halako faborito argirik. Allyson Felix zen adituentzat urrezko domina eskuratzeko hautagai nagusia, baina Veronica Campbell, Torry Edwards edo Sanya Richardsek sorpresa eman zezaketela uste zuten.

Oker zebiltzan adituak, ordea. Duela 20 urte inguru Florence Griffithek egin ohi zituen erakustaldietako bat eman zuen atzo Allyson Felixek, 53 ehunenekotara utzi baitzuen helmugan bigarren sailkatua, Jamaikako Veronica Campbell.

Aleen Baileyk lehenengo irteeran ihes egin zuela-eta, Felixen leihakideek ez zuten hurrengo saiakeran arriskatu eta are erraztasun handiagoak eman zizkioten. Lehenengo unetik aurrea hartua joan zen estatubatuarra. Lehenengo metroetan Campbell eta Edwards inguruan izan bazituen, azken zuzenean jamaikarra atzean geratu zen eta Torry Edwads, berriz, lehertu egin zen azken metroetan eta laugarren amaitu zuen 200 metroko lasterketa.

21,81 segundo baino ez zituen egin Allyson Felixek eta, hala, urteko markarik onena lortu zuen. Bigarren postuan Veronica Campbell iritsi zen, segundo erdira. Finaleko sorpresa Sri Lankako Susanthika Jayasinghek eman zuen. Azken metro apartak eginda brontzeko domina eskuratu zuen Estatu Batuetako Torry Edwardsen eta Sanya Richardsen aurretik.

Bestalde, euskal atletismorako egun txarra izan zen atzokoa. Marta Mendia nafarra altuera jauziko finaletik at geratu zen. 1,88 metro baino ez zituen gainditu, baina ezin izan zuen 1,91 metroko altuerarekin. Gaur, berriz, Mikel Odriozolaren txanda izango da, 50 kilometro ibilketako finalean.

Errusiarren ibilia

Goiz korritu zuten atzo 20 kilometro ibilketakoa eta errusiarrak izan ziren nagusi. Urrea eta zilarra Olga Kaniskinarentzat eta Tatyana Shemyakinarentzat izan ziren. Hirugarren, aldiz, Estatu espainoleko Maria Vasco sailkatu zen.

Xabalina jaurtiketa

Barbora Spotakova txekiarrak sorpresa eman zuen xabalina jaurtiketako finalean. Urrezko domina lortu zuen eta 67,07 metroko jaurtiketaz, herrialdeko errekorra erdietsi zuen. Obergfoll faboritoak zilarra eskuratu zuen.

Xiang Liu vuela desde la calle nueve

Xiang Liu es el vigente Campeón del Mundo, el recordman mundial y quien mejor marca de la temporada posee, pero en la final de 110 metros vallas, la organización no tuvo mejor idea que ponerlo en la calle nueve. De esta forma, el chino no tenía ninguna referencia de su principal rival, el estadounidense Trammell, que corrió por la calle cinco.

Le costó arrancar a Xiang Liu, pero una vez en marcha, fue una locomotora imparable. Una vez más mostró sus galones en la prueba y, pese a no hacer una gran salida y derribar incluso uno de los obstáculos, fue el claro vencedor con un fabuloso registro de 12.95 segundos, seguido por los estadounidenses Trammell y Payne.

Otra de las finales de mayor calidad se vio en el foso de triple salto. La cubana Yargelis Savigne hizo la mejor marca de la temporada al volar hasta los 15,28 metros y derrotar, al fin, a su gran rival: la rusa Tatyana Lebedeva, que se conformó con la plata al quedarse en 15,07 metros. El bronce fue para la griega Hrysopiyi Devetzi, que también se fue más allá de los 15 metros: 15,04.

G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo