GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gazte independentistek Goizuetatik abiarazi dute aurtengo mendi martxa

«Bildu, erabaki eta independentzia irabazi» lelopean, mendi martxa abiatu zuten atzo Goizuetan gazte independentistek. Hasiera ekitaldi baten bidez ekin zioten martxari eta jolasen eta afariaren ostean, Nafarroako historia izan zuten hizpide Goizuetan bildu ziren gazteek.

Hitzaldiaren zergatia, Nafarroak Euskal Herriak bizi duen gatazka politiko armatuaren baitan duen garrantzia eta esangura da. Hortaz, hitzaldian, Nafarroako Erreinuaren nondik norakoetatik hasi eta egun Nafarroak pairatzen duen zurrunbilo politikoaz aritu ziren.

Urteko egun hauetan urtez urte errepikatzen den ekimenak Oiartzunen izango du aurten helmuga, baina hori bihar izango da eta bitarte horretan hamaika hitzordu izango dituzte.

Gaur, adibidez, 9.00etan ekingo diote bideari mendizale gazteek eta bidean, Nafarroa eta Gipuzkoa banatzen duen mugan, eskultura bat ipiniko dute.

Arratsalde partean Hernanira iristekoak dira gazteak eta bertako kaleetan, 19.00etan, independentzia aldarrikatuko duen manifestaldia egingo dute. Ondoren, herri afaria eta Goizuetako, Hernaniko eta Oiartzungo taldeen eskutik kontzertuak izango dira.

Bihar, azken urratsak eman ostean, Oiartzunek hartuko du lekukoa bertan izango baita amaiera ekitaldia, baita herri bazkaria ere. Hori guztia 13.30etik aurrera gertatuko da, ekimenari bukaera jarriz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo