GARA > Idatzia > Gutunak

Mikel Ugalde Zarautz

Hodei beltzak Zarauzko zeru urdinean

Lehenik eta behin, nire zorionik beroenak Enbatako prestatzaile eta arraunlariei; beste horrenbeste Zarauzko Arraun Elkarteko kideoi. Bejondeizuela guztioi. Joan den ostegunean eginikoa ez da kasualitatea. Zorionak.

Nahiz eta eginiko lanarekin eta lortutako emaitzekin pozik gauden, guztia ez da urdin Zarauzko itsas zeruan. Hodei beltzak tinko daude ekaitzari noiz erasoko zain. Beste era batera esanda, irudiak eta metaforak alde batera utzita, garaipenik sonatuenak lortu dituen une honetan, arraun munduan harridura, miresmena eta, gutxienez, errespetua lortuak dituen honetan, Zarauzko arraunaren etorkizuna arrisku bizian dago.

Orioko Udalak bere erabakia hartu zuen, inor gutxik ulertzen duen erabakia bestalde, eta horren ondorioz, ez dago, dirudienez, Enbatarentzat Oria ibaian lekurik. Elkarrizketaren bideari ekin baino, nahiago izan dute, nonbait, itzulerarik gabeko erabakietara jo. Bizi ahal izateko, ordea, arrainari ura ezinbesteko zaion bezala, behar-beharrezkoa du Enbatak instalazio duin bat. Gainontzean, jai dago. Egungoak ez du jarraipenik izango, su-ziriei bezala, argia eta alaitasuna zabaldu ondoren, kea geldituko da.

«Oriok bere erabakia hartu du, eta Zarauzko Udalak zer egiten du?». Hori da egiten zaigun galdera eta hori da guk geuk ere berregiten duguna. Jakin badakigu arazo hau ez dela udalarena bakarrik. Erakundeek eta herritarrek irmo ekin beharko diote elkarlanean, eraso eta ekaitz guztien gainetik, Enbatak ongi merezia duena eskura izan dezan.

Bien bitartean zer egin? Zer nolako egoeran aurkitzen garen gogoan izan eta arraunlariekin bat eginez, hurren igandetan, «Enbata, gure Enbata...» leloari eutsi

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo