POLITIKA
Herri galdeketa legealdi honetan egin nahi duela Lakuak esan du Erraztik
EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxek ikasturte politikoaren hasieran iragarritako ekimenaren inguruan ez zuen datarik zehaztu, ezta edukirik ere. Hala ere, EAko presidente Begoña Erraztik Gasteizko Gobernuaren «asmoa» galdeketa legegintzaldi honetan egiteko «baldintzak» izatea dela esan zuen Radio Bilbaon egindako elkarrizketa batean. Erraztik gaineratu zuenez, gizartearekin hartutako «kompromisoak bete egin behar dira», baina «indarkeriak irauten duen bitartean» gizarteak ezingo dio galdeketari «lasaitasunarekin erantzun» indarkeria hori politikoki erabiliko litzatekeelako. Hirukoaren egoeraz ere mintzatu zen EAko presidentea, eta ez dagoela «krisirik» adierazi zuen. Horren harira, EBBko lehendakari Josu Jon Imazi EAren inguruan «polemikak» sortzea leporatu zion.