GARA > Idatzia > Euskal Herria

DONOSTIA

Kaputxadunen eta ertzainen arteko aurrez aurrekoa Bulebarrean

p018_f03_087x096.jpg

Gasteizko Gobernuko Herrizaingo Sailak aditzera eman zuenez, ezezagun talde batek Donostiako Bulebarrean patruilatzen ari ziren ertzain batzuei eraso zien atzo eguerdian harriak eta suziriak jaurtita. Ordu erdi iraun zuten istiluek Alde Zaharrean, eta Polizia autonomikoak karga batekin erantzun zuen. Iturri horien arabera, kaputxadunek ertzainetako bat zauritu zuten istilu horietan harri batek buruan eman ondoren, eta Gipuzkoako hiriburuko osasun-etxe batera eraman behar izan zuten.

Ostiralean Goizuetan hasitako mendi martxa atzo bukatu zuten gazte independentistek. Goizean abiatu zen martxa Hernanitik eta eguerdian iritsi zen Oiartzunera. Dutxa bat hartu ondoren ekitaldi politikoa egin zuten parte-hartzaileek eta herri bazkari batekin amaitutzat eman zuten mendi martxaren hirugarren edizioa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo