GARA > Idatzia > Gutunak

Alexander Uriarte Historian lizentziatua. Gasteiz

Ibarretxe jaunari

Ibarretxe jauna, gutun honen bidez nire osaba Eloi Uriarte, euskal preso politiko ohia eta, gaur egun, errefuxiatu historikoa, azkenaldi honetan preso egon den bitartean nire familiari suposatu dion gastuaren berri eman nahiko nizuke.

Nire osaba La Santen (Paris) urtebete bat eman ondoren atera dute espetxetik. Suposatuko duzunez, nire osabarengandik banatzen gintuen distantzia egiteko dirutza behar izan dugu. Hauxe da nire familiak (gurasoek, anaiak eta laurok) aurrera eraman behar izan duen gastua: Tren billeteak: 2323,70 euro; metro billeteak: 40 euro; lojamendua: 80 euro; gasolina: 200 euro.

Beraz, ikusten duzunez, urte bakarrean eta bakarrik gure etxean (ezin dut kalkulatu nire izekok eta nire osabaren lagunek gastatu duten dirua) jasan izan behar dugun galera ekonomikoa oso garrantzitsua izan da, kontuan hartzen badugu nire gurasoak erretiratuta daudela (eta ez funtzionario baten soldatarekin!).

Kontua da, apurtxo bat pentsatu ostean, osaba bisitatzera joaten gastatu dugun diru hori guztia Euskal Herrian bertan gasta genezakeela pentsatu dugula, edozein gauza erosita, edozein arlotan inbertituta; hortaz, zuen alderdi eta Gobernuko askok, hainbat enpresako buru direnak, etekin hori barik geratu dira.

Kasualitatez, PNV alderdia eta Gasteizko Gobernua osatzen duzuenok (enpresari asko zuen artean), historikoki Euskal Herriaren alde borrokatu dutenen kontra zuen eskuetan izan duzuen guztia egin duzue. Beste jarrera historiko bat hartuz gero, ziur nago Euskal Herriko familia batzuen sufrimendua iraganeko gauza izango zela eta Euskal Herriko ekonomia bilakatuagoa izango zela. Zoritxarrez, azken aste honetan zuen alderdiko EBBko buruak egin dituen adierazpenek gogorarazten digute Euskal Herriko familia batzuek sufritzen jarraitu beharko dutela, eta okurritzen zaizkidan galderen artean hauexek zuzendu nahi dizkizut: noiz arte pairatu beharko dugu egoera hau? Eta nori interesatzen zaio atzerrian geratzen den gastu hori?

Zure erantzunaren zain, agur.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo