GARA > Idatzia > Gutunak

Jon Urrusolo LAB irakaskuntza

Curriculum berria: sailburuak badu nondik hasi

Oraingoan ez dugu adieraziko EAEko Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculum berriaren gainean dugun iritzia, uste baitugu aski ezaguna dela. Gutun honen bidez azaldu nahi dugu Hezkuntza Sailak euskararekin duen trataera. Gazteleraz idatzi, gazteleraz dokumentuak banatu eta, ahal denean edo behar denean, euskaratu. EAEko Hezkuntza publikoko irakasleei EAErako Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculum berria eskuragarria dutela jakinarazteko bidali zaien dokumentuan esanguratsuena azken paragrafoan aurkitzen da: «hemendik gutxira euskaraz eskainiko da orain gazteleraz aurkezten den agiria erta, geroago, arauzkoa denez...».

Patxi Baztarrika sailburuak badu nondik hasi!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo