GARA > Idatzia > Pilota

ZESTA

Goi-mailako lau bikote Biarrizko Mastersean

GARA | BIARRITZ

Biarrizko Urrezko Eskularrua Torneoko finalak sortu zuen saltsa eta haserrea oraindik erabat itzali ez den arren, ezarri dituzte jada Biarrizko Mastersaren finalerdiak, datorren asteartean hasiko direnak. Orotara, Eusko Basque enpresako hiru bikotek hartuko dute parte eta Jai-Alive enpresako beste batek. Asteartean jokatuko dute lehen finalerdia Goikoetxea-Enbil eta Beaskoetxea-Felix bikoteek eta bigarren kanporaketa datorren ostiralean, hilak 14, jokatuko dute Arriaga-Irastorza eta Bereikua-Lopez bikoek. Azken bi horiek, Julen Bereikua eta Imanol Lopez, dira Urrezko Eskularrua irabazi zuten pilotariak.

Eusko Basquek jakinarazi zuenez, Adolfo Elizegi atzelari bizkaitarrak «kirol-arrazoiengatik bakarrik» ez du Biarritzen jokatuko. «Lilou Etxebarria, Biarritz Athletic Clubeko ordezkaria, oso interesatuta azaldu zen Elizegik Agileran jokatu zezan», esan du enpresa bizkaitarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo