Kresala elkartearen 40. urteurrena ospatzeko erromeria izango da Urgullen
Eguna ibilaldi batekin hasiko da, «Donostia bira», alegia. Goizeko 10.00etan Kresala elkartetik irtenda, hiriko leku ezagunenetatik ibilalditxoa egingo dute. Eguerdian, Urgulleko Santiago Baterian, bazkaria egingo dute parte-hartzaileek (janaria norberak eraman behar du eta edaria bertan eros daiteke). Ondoren jolasak eta erromeria izango dira. Estanga trikitilariak arituko dira eta arratsalde guztian puzgarriak izango dira haurrentzat. Izena emateko eta informazio gehiago lortzeko, 652 760 238 telefonora deitu (Iñigo).