GARA > Idatzia > Musika

Uda amaitzear, eskerrak emateko garaia

Lerro hauen bidez, herrietako jaiak ondo atera daitezen lanean aritzen diren lagun guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Gainontzekoek ondo pasa dezaten lan gogorra egiten duten guztiak gogoan izan nahi ditugu. Ez gara soldata edo diru sari baten truke ari direnez ari (kasu batzuetan, agian), baizik eta, bereziki, ordainean dirurik jaso gabe, lan gogorra egiten duten militante eta boluntarioez ari gara

Aritz SOUND SYSTEM

Kazetari eta musika adiktoa

Badoa uda. Eguzkia, euri zaparradak, hondartzak, aterkiak, bidaiak, kontrolak, lagun zaharrak, berriak, gertu daudenak, indarrez urruti egon behar dutenak, oporrak, langabezia eta herrietako jaiak, nonahi. Zenbat argazki digital eta zenbat oroitzapen. Udaren errepasoa egiteko garaian ziur askorentzat herrietako jaiek tarte berezia izango dutela. Egun gutxi izan ohi dira, baina intentsitate handikoak dira. Lagunekin parrandak, txosnak, musika emanaldiak, suak, zezenketak, etab. Bakoitzak bere erara biziko ditu, jakina. Oroitzapen horien guztien errepasoa egiteko garaian, ordea, ziur festetan ezinbestekoa den osagai bat ahaztu dugula. Nor gogoratzen da jaiak ondo atera daitezen lanean egon diren ehunka lagunez. Jaiak dirauten bitartean, berehala atzemango ditugu akatsak. Urtero egitarau berdina dela, nolako usain txarra eta zikinkeria dagoen, txosnetako soinu eta zerbitzu kaskarra, ordutegi mugatua, etab. Primerako kritikoak gara. Eta gauzak hobetu nahi baditugu, kritikoak izan behar dugu nahitaez. Hori bai, gauzak hobetzeko bidean lan egiteko prest baldin bagaude, behintzat. Erreza da kritikatzea, edonork egin dezake. Kritika txukunak egitea, ordea, ez da horren erraza: aurretik kritikatzen ari garena ezagutzea komeni da eta horretarako horretan aritu izana funtsezkoa da. Eskerrak emateko garaian, berriz, alferragoak gara oraindik. Gauzak ondo ateratzen direnean, berez atera direla dirudi. Beno, ba lerro hauen bidez herrietako jaiak ondo atera daitezen lanean aritzen diren lagun guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Gainontzekoek ondo pasa dezaten lan gogorra egiten duten guztiak gogoan izan nahi ditugu. Ez gara soldata edo diru sari baten truke ari direnez ari (kasu batzuetan, agian), baizik eta, bereziki, ordainean dirurik jaso gabe lan gogorra egiten duten militante eta boluntarioez ari gara. Jai batzordeetan bilera amaigabeak jasaten dituztenei, tokian tokiko politiko profesionalak pairatu behar dituztenei, egun gutxi irauten duten festen aurretik buruari bueltaka hilabeteak ematen dituztenei, beren poltsikotik telefono deien faktura eta autoaren gasolina ordaintzen dutenei, besteak parrandan dauden bitartean dena ondo egoteaz arduratzen direnei, txosnetan txanda egin eta goitik behera alkoholez blai bukatzen dutenei, txosna itxi eta guztia txukuntzen geratzen direnei, beren txanda izan gabe laguntzera sartzen direnei, etab. Zuena bai meritua!

Ficha

Formaciones: Ha pasado por

la historia de Raíces, Los Abuelos de

la Nada y Los Rodríguez.

Álbumes: Desde 1984 («Hotel Calamaro») hasta el presente, ha grabado diecinueve discos.

«La lengua popular»:

Salió a la venta el martes pasado. Consta de doce canciones.

Editado por DRO Atlantic

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo