GARA > Idatzia > Musika

Reggae

Kakarraldo Fest, estrainekoz Urdulizen

Bizkaiko itsasaldean zehar hedatuz doa Karibeko musika beroa. Honakoan Urdulizek antolatu du estreinakoz ospatuko den Kakarraldo World Music jaialdia. Parte hartzaileen artean, Chalwarekin batera, Roberto Sanchez kantariaren Lone Ark dugu etxeko ordezkaria. Zuzenekoetan Lone Ark Riddim Forcek laguntzen du, sarri nazioarteko izarrak laguntzen dituen talde ugaria. Bukatzeko, Alpheus, Londresen jaiotako jamaikarra. Dodd Coxsonek ekoitzitako «Quality Time» lanarekin egin zuen debuta eta iaz gure oholtzak zapaldu zituen aurrenekoz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo