Tekno-pop
Chico y Chica eta The Brontes Montehermoson
Gasteizko Montehermoso kulturguneko harri zirraragarria prest dago asteburu honetan Chico y Chica, Hidrogenese, Layabouts, Big City eta The Brontes taldeen soinu askotarikoak hartzeko. Lehenengo biek bihar bertan dute hitzordua. Ideologia gisa tekno lotsa gutxikoa eta errealista duen bikote bilbotarra da Chico y Chica. Kostatu zaie, baina, azkenean, frogatu dute ez zaiela talenturik falta eta beren kantak 80ko hamarkada hasierako ereserki sorren zati direla. Hidrogenese, berriz, asmo eta emankortasun nahiko eta gehiegi duen bikote katalana da. Larunbatean The Brontes taldeak bere power-rock disko bikain berria aurkeztuko du.