Estatu frantsesa
Murueta, Karasatorre, Zubiaga eta Abaunza estraditatu dituzte
Asteartean Estatu frantsesak Leioako preso Urtzi Murueta estraditatu zuen bere kondena osotasunean bete ostean; atzo igaro zen Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik eta, Askatasunak jakinarazi duenez, Soto del Realeko espetxean dago orain preso. Asteartean mobilizazioa egin zuten haren herrian entrega hori salatzeko asmoz. Bestetik Juan Ramon Karasatorre, Manex Zubiaga eta Javi Abaunza euskal preso politikoak atzo estraditatu zituzten Estatu espainolera hegazkinez. Hiru horien estradizioa denboraldi batekoa izango dela adierazi du Askatasunak eta orain, Soto del Realeko espetxean daudela azaldu du. 90 pertsona bildu ziren Algortan protestan eta 20 Iruñeko Errotxapea auzoan.