GARA > Idatzia > Futbola

Euskal selekzioa Lagunarteko partida

Catalunyak iazko bisita bueltatuko du Gabonetan

Abenduaren 29an, Espainiako ligak izaten duen geldialdia baliatuz, San Mamesen jokatuko dute iragan urrian Nou Campen bina berdindu zuten taldeek

GARA | BILBO

Iazko urriaren 8an Nou Campera Euskadiko selekzioak egindako bisita bueltatatuko du Catalunyakoak abenduaren 29an San Mamesen bi selekzio hauek jokatuko duten adiskidantzako partidarekin. 1993. urtetik hona ohitura bihurtu da gabonetan Ligak izaten duen geldialdia aprobetsatuz halako partidak antolatzea eta aurten Catalunya izango da Iribar eta Etxarrik gidatutako taldearen etsaia.

Aro modernoan Euskal Herritik at jokatutako lehen partida izan zen iazko urrian Nou Campen jokatutako partida eta bertan bin a berdindu zuten Catalunyak eta Euskadik 46.000 lagunen aurrean. Sei hilabete geroago, Venzuelan izan zen euskal selekzioa eta bertan 3-4 nagusitu ziren.

San Mamesen jokatutako azken partidan, iazko gabonetan, ESAITen babesik gabe antolatutakoan, Euskadiko selekzioak 4-0 irabazi zion Javier Clementek gidatutako Serbiari Yeste, Urzaiz, Josu Sarriegi eta Gari Urangaren golekin

Ofizialki «bakearen alde» antolatu baina benetan ofizialtasunaren aldeko aldarria izan zen neurketan euskaldunak aurreratu ziren markagailuanAritz Aduriz eta Fernando Llorentek lortutako golekin. Bigarren zatian, ordea, kataluniarrek partida berdindu zuten Joan Verdu eta Albert Luqueren golekin. Ezbairik gabe, partida hartako albisterik okerrena Tikok izandako lesio larria izan zen.

Pilpilean dagoen gaia da selekzioaren ofizialtasunarena Catalunyan, bere futbol taldeak Ameriketako Estatu Batuen aurka jokatzea galerazi baitio berriki Espainiako federazioak.

Iaz Euskadirekin egin bezala, FIFAk nazioarteko partidetarako gordeta duen urriaren 14rako estatubatuarrekin jokatzeko dena antolatuta zuenean, Catalunyako futbol federazioak debekua jaso izanak sekulako zalaparta sortu du herrialdeko gizartean.

Ugariak izan dira erabaki honen aurkako protesta ekintzak, tartean Barcelona eta Espanyol futbol taldeenak eta esanguratsua da oso CAT plataformak eguin gutxitan erabaki horren aurka batu eta Espainiako Federazioari bideratu dizkion 15.000 protesta eskutitzak.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo