GARA > Idatzia > Athletic

Neurketa berezia

Etxeberria pozik dago bere ibilbideko 400. partidarekin

Gipuzkoarra oso pozik agertu da lorpen horrekin, baina larunbatean Zaragozaren aurka irabaztea espero du

p038_f02_148x108.jpg

Imanol CARRILLO | DONOSTIA

Protagonista berezia izan zen atzo Lezamako instalazioetako prentsaurrekoan. Joseba Etxeberriak bere sentsazioak azaldu zituen bertan. Izan ere, jokalari gipuzkoarrak 400 partida bete ditzake asteburu honetan Zaragozaren aurka jokatuz gero.

Etxeberriak aitortu zuenez, bere ibilbidea hasi zuenean ez zuen inolaz ere pentsatu hainbeste partida jokatuko zituenik. Dena den, jokalariak nahiago du taldean eta larunbateko partidan pentsatu: «Zenbaki garrantzitsu bat da, baina buruan dudan ideia bakarra larunbatean irabaztearena da. 400. partida jokatzen badut, primeran egongo da, eta gola sartzen badut, askoz hobeto. Hala ere, 400.a egin ondoren hurrengo partidan pentsatu beharko da».

Hamabi urte joan dira Elgoibarko jokalariak debuta egin zuenetik, eta gauzak asko aldatu direla aipatu zuen: «Gauzak asko aldatu dira, baina zorionez ordutik gaur arte gauza positibo asko izan dira. Horrelako partidetan beti botatzen duzu begirada txiki bat atzerantz eta, nire ustez, gauza guztiak onak izan dira eta espero dut hemendik aurrera ere horrela izatea eta zenbaki hori handitzea». Gainera, «lesioek errespetatu naute eta entrenatzaileek nigan eduki duten konfiantza oso handia izan da», gehitu zuen.

Larunbateko aurkariaz ere aritu zen Etxeberria. Zaragoza izango dute aurkari zuri-gorriek, baina jokalariak oso talde sendoa mantentzen jarraitzen dutela uste du: «Iaz oso talde ona zuten eta aurtengo fitxatzeen ondorioz, oso talde gogorra dute. Denboraldi amaieran segur aski goiko postuetan egongo dira».

Presioa Llorenterentzat

Fernando Llorente ere aritu zen atzoko prentsaurrekoan. Ismael Urzaizek utzitako hutsuneak presioa sor diezaiokeela aitortu zuen: «Presioa izan dezaket, baina ez Ismael Urzaizengatik soilik, baita nigatik ere; gauzak ondo egin nahi ditut eta urte ona izan nahi dut».

Taldean tokia edukitzearen inguruan ere hitz egin zuen aurrelari gazteak: «Entrenatzaileak esaten didanari kasu egin behar diot. Hori egiten badut eta bere aholkuak jarraitzen baditut, ondo joango zait denboraldian», amaitu zuen Llorentek.

IBILBIDEA

Etxeberriak Realean hasi zuen ibilbide profesionala 1994/95 denboraldian, Espanyolen aurkako neurketa batean. Urte amaieran, ordea, Athleticekin fitxatu zuen operazio eztabaidatsu baten ondoren.

Athletic jugará un torneo amistoso conmemorativo

El Athletic participará el miércoles 19 de setiembre en el trofeo conmemorativo del centenario de la Gimnástica de Torrelavega. La hora y los rivales están por confirmar.

Mañana se presentará el equipo femenino

Mañana a las 18.30 se celebrará la presentación oficial del equipo femenino en el Parque Comercial Artea, estando presentes el cuerpo técnico y las jugadoras.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo