GARA > Idatzia > Ikusmira

Regina Otaolak herritarrak kartzelan nahi ditu

Lizartzako jaiak ez dira, antza, jai arruntak izan. Alkatetza eskuratu arte herria ezagutzen ere ez zuen Regina Otaolak inposatutako egoerak ospakizunak salaketa bihurrarazi zituen, eta fanfarreak egon ordez, armaturiko poliziek bete zituzten kaleak. Hori guztia zertarako eta Lizartzan «elkarbizitza normaltzeko eta askatasuna irabazteko», PPren esanetan. Boto bakar bat jaso ez duen alkatea eta Lizartzako herriarekin zerikusia ez duen bandera espainola jaietan agertzea, istorio labur baina gogorraren kapitulu bat baino ez da izan: lehendabizi, udalbatzen aretoan bandera espainola jarri zuten; ondoren, Lizartzako presoen argazkiak kendu zituzten eta pintadak ezabarazi... eta eraso-kate horren azkena pasa den igandean Ertzaintzak identifikatu zuen herritar baten kontrako akusazioa Espainiako Entzutegiaren esku uztea izan da. Gauzak horrela, Lizartzako elkarbizitza goitik behera astindu duten eta Lizartzan erabat arrotzak diren alderdia, bandera eta alkateak nahi zutena lortu dute, eta, Euskal Herri osoaren eskubideak zapaltzeko asmoz mantentzen duten tribunalak epaituko du Pello Olano.

Regina Otaolak ez du onartzen Lizartzako herritarrek haien nahiei, ideologiari eta borondate politikoari eutsi nahi izatea. Eta badirudi etsai duen herri horretan «bakea» inposatzeko prest dagoela, horretarako herritar guztiak kartzelan sartu behar baditu ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo