GARA > Idatzia > Alaves

BIGARREN MAILA Cadiz Mendizorrotzara dator

Lanaren eta ilusioaren isla lortzea espero dute gasteiztarrek

Azken partidetan merezi baina lortu ez duen lehen gola eta, batez ere, lehen garaipena bilatuko du Alavesek

p042_f01_111x111.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Alavesek motxila eta liburuak estreinatu nahi ditu lehen baino lehen, kurtsoari azkenik ere sendotasunez ekiteko eta suspentsoaren mehatxuak indar handiegia hartu baino lehen.

Laugarren aldiz saiatuko da Gasteizko taldea estreinako partida jokatzen. Aurreko hiruretan kale egin ondoren, gaurkoan espero du lortzea Ligako lehen gola eta, batez ere, lehen garaipena. Azken finean, taldearen lanaren eta ilusioaren isla, Josu Uriberen esanetan.

«Ilusioz eta gogoz beteta ikusten ditut jokalariak -adierazi zuen entrenatzaileak-. Egiten ari diren lanean sinesten dute eta lehen garaipena eskuratzeko gogo handiekin daude, zaleei ere lehen poza eskaintzeko». Lanean, baina orain arte emandako irudian ere, oinarritzen dute zuri-urdinek konfiantza. Izan ere, emaitzik lortu ez duten arren, partida onak jokatu dituztela uste dute. «Argi daukagu orain arte egin dugun lanak ez duela merezi punturik ez edukitzea eta horregatik gogo handiagoa daukagu, partida on bat egiteko eta, batez ere, garaipena lortzeko», esan zuen Uribek.

Horiek hala, aurkariaren izenak ez dauka garrantzi handiegirik. Alavesek puntuak behar ditu -ilusioak, laguntzarik ez duenean, iraugitze-data omen dauka-, nola edo hala.

Izan ere, hori aprobetxatzen saiatuko da Cadiz. «Oraindik ez dute punturik lortu -gogorarazi zuen Mariano Garcia Remonelek-, eta arazo bat izan daiteke haientzat, batez ere, minutuak aurrera joan eta markagailuan aurretik ez badoaz». Asturietako Printzerriko entrenatzaileak, hala ere, «partida gogorra» espero du. Bere ustez, Alaves «mailako talde indartsuenen artean dago eta sailkapena ez du haien jokoa islatzen. Gainera, oso motibatuta irtengo da. Dena den, gu hiru puntuen bila aterako gara», abisatu zuen.

Denak prest

Puntu horiek berriro ere alde egin ez dezaten, Uribek hainbat aldaketa sar dezake hamaikakoan. Hala, Samuel, Wellington eta Sergio Rodriguez ala Medhi Lahcen hasieratik ari daitezke Cadizen aurka, Calderon, Nacho Garro eta Mena aulkian geratuko omen dira. Edo harmailetan, denboraldian lehen aldiz zuri-urdin guztiak jokatzeko prest daudenez, Uribek gaur egingo du deialdia.

ALAVES - CADIZ
Uribe prevé una eliminatoria «complicada» frente al Hércules

Estaba convencido Josu Uribe de que Elche o Hércules serían el próximo rival copero del Alavés y así fue. «Simpre me toca en Copa algo del pasado, llevaba toda la semana diciéndolo en el club», sonrió el técnico al conocer el nombre del Hércules.

Un equipo frente al que prevé una eliminatoria «complicada», sobre todo porque el choque se disputará en el Rico Pérez. «Todos queríamos jugar en casa, no tener que viajar -admitió-. Además, en este caso es un viaje difícil, que te hace perder mucha dinámica de trabajo. Además sólo pueden viajar 16 y el equipo se parte mucho...», lamentó.

Curiosamente, el Alavés recibirá al Hércules, en enfrentamiento liguero, sólo tres días antes.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo