2007ko txakolinaren lehen muztioa dastatuko dute gaur Zarautzen
Mahats bilketaren VIII. Jaia egingo dute Zarautzen era askotako ekitaldiak dituen egitarau zabalarekin. Ekitaldiak hasteko, txakolin upeltegi batera egingo dute bisita gidatua. Eguerdiko 12.00etan, Plazan dauden upategi bakoitzari dagozkion mahats otarreak iritsiko dira, prentsa batean sartu eta mahatsa zapaltzen hasi ahal izateko. Ondoren, Zarautz Abesbatza taldeak abestuko du, bertso saioa izango da Andoni Egaña rekin eta Sebastian Lizasorekin eta «Txakolin Dantza»ren emanaldia, otxote batek lagunduta Iratzarriko Lagunak taldearekin.