GARA > Idatzia > Non Zer

Olarro Egunean laurehun kilo olagarro dastatzeko aukera izango da Zumaian

Olarro Eguneko ospakizunaren aitzakiarekin, 2004. urtetik hona arrakasta handiko festa gastronomikoa egiten dute Zumaian. Txosnetan, 13.30etik aurrera olagarro zopa banatuko dute. Txosna bakoitzak 50 litro banatuko ditu, eta arratsaldean, berriz, 19.00etatik aurrera, olagarro brotxetak eta sagardoa. Bestetik, koadrilen arteko batel estropada izango da: «I. Olarro Ikurrina»rako 37 batelek eman dute izena. Ospakizunen barruan Munduko Piraguismo Txapelketan aritu diren zumaiarrak omenduko dituzte. Kale animazioa etengabea izango da eta iluntzeko 22.30etik aurrera Gazte Asanbladak antolaturik, Itaka, Paukoiat eta Ihes arituko dira Kofradiako plazan. Eusebio Gurrutxagan, berriz, Golden Apple Quartet eta Eskoziako The McKensy's Cland Banda.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo