GARA > Idatzia > Non Zer

«Bizikleta neure hirian»-en gaia izango da Biziz Bizi taldearen III. argazki lehiaketan

Biziz Bizi-ren II. argazki lekiaketa abian da. Argazkiak aurkezteko helbide honetara eraman behar dira, edo postaz bidali: Biziz Bizi elkartea. Burtsa eraikina (John jauregia). Pilota kalea 10, 48.005 Bilbo. Zuri-beltzeko argazkiak nahiz koloretakoak onartuko dira, gutxienez 13 x 18 cm-koak eta gehienez 30 x 40 cm-koak. Jatorrizko argazkiak izan behar dira, eta beste inongo lehiaketatan saritu gabekoak. Kotxerik gabeko egunean, irailaren 22an, izango da sari banaketa. Obra guztiak, sarituak izan nahiz ez, ikusgai egongo dira irailaren 24tik irailaren 28a arte Burtsa eraikinean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo