2007 Europako Txapelketa
Lituaniak Planinicek huts egindako jaurtiketei esker egin du aurrera
Kleizaren eta Songailaren lan bikainari esker lortu zuten lituaniarrek garaipena, nahiz eta orain arte jokaturiko partida eskasena egin Kroaziaren aurka. Repesaren mutilek, berriz, azken minutuetan 12 jaurtiketa libretik zortzi huts egin zituztelako galdu zuten
Arnaitz GORRITI | DONOSTIA
Europako Txapelketan egin duten partida txarrena jokatuta, Siskauskas eta Lavrinovic anaiak urduritasunez dardarka, Lituaniak 74-72 gainditu zuen Kroazia. Kleizaren eta Songailaren lanagatik izan ez balitz... Gaur Errusiaren aurkako «derbia» izango dute finalerdian.
74-70 irabazten ari zen Lituania azken minutuan, Songailaren saskiratze baten ondoren. Alabaina, 27 segundoren faltan Planinici nahita eginiko falta adierazi zioten epaileek Songailari. Segundo bakarra falta zenean, Planinicek bi jaurtiketa libre bota behar zituen. Tau Baskoniako antolatzaileak sartu egin zituen, baina hurrengo jokaldian Popovicek hirukoa huts egin zuen. Hala ere, segundo bakarraren faltan, beste bi jaurtiketa libre izan zituen bere alde Planinic «aztiak».
Huts egin zituen, ordea. Nahita huts egin zuen bigarren saiakera, eta epaileek baloia Lituaniari eman zioten. Kroaziarrak protestan hasi ziren, baina berandu zen ordurako.
Jasikevicius jokoan
Ramunas Butautasen taldeak Jasikevicius kantxara atera zuen hasierako bostekoan. Hala ere, Esloveniaren aurka nozitutako zaintiratuak ez zion bere maila erakusten laga.
Ondorioz, kroaziarrek ahal zutenetan espresuki Jasikeviciusen aurka erasotzea erabaki zuten. Behingoagatik, Planinicek «aztia» zergatik deitzen dioten erakutsi zuen, atsedenaldirako 13 puntu saskiratuta. Dena dela, Kaukenasen eskutik, inguruan eustea lortu zuen Lituaniak.
Bigarren laurdeneko hastapenetan bezperan markagailuarekin izandako akats elektronikoak errepikatu ziren. 2014an Estatu espainolak saskibaloiko Munduko Txapelketak antolatu nahi lituzke; Madrilgo kirol jauregiko markagailuak halako arazoak izanda, nekez lortuko du.
Faborito izatearen zamak ohi baino joko eskasagoa eginarazten zion Lituaniari. Hala, erreboteetan makina bat arazo izan zituzten eta urruneko jaurtiketetan ere oso portzentaia eskasak bildu zituzten -Jasikevicius bera izan zen Butautasenen aurreneko hirukoa sartu zuena-. Beren zorionerako, jaurtiketa libre dezente egin zituzten -Tau Baskoniak fitxatu berri duen Stanko Baracek lau falta egin zituen atsedenaldia baino lehen- eta markagailuan parekotasunari eutsi zioten.
Tentsioa erruz
Hirugarren zatitik aurrera tentsioak gora egin zuen. Ondorioz, jokoa bera baino gehiago nabarmendu ziren protestak eta jokalarien arteko eztabaidak.
Lituania 53-49 aurreratu zen, baina Rozicen eta Markotaren hirukoek Kroazia 53-55 aurreratu zuten laurdenaren amaieran.
Songailak hartu zuen Butautasenentzat saskiratzeko ardura. Kleizaren laguntzaz, 64-58 aurreratu ziren lituaniarrak, Kroaziak lau jaurtiketa libre jarraian huts egin zituela aprobetxatuta.
Azken minutuetan kalitate handiko jaurtiketak eta huts egite latzak ikusi ziren. Larriena Kroaziak nozitu zuen jaurtiketa libreetan, azken 12 jaurtiketetatik zortzi ez baitzituen sartu. Planinicen bi azkenak, kasu.
Eslovenia siempre se ha quedado a las puertas de acceder a la elite del baloncesto continental. La selección balcánica fue ayer incapaz de dar el paso que le restaba al caer ante una Grecia a la que tuvo derrotada. La semifinal de esta tarde reeditará la final del mundial del año pasado entre hispanos y helenos.
Giannakis planteó el choque ante Eslovenia como una batalla de la Primera Guerra Mundial: al desgaste, sin dar -ni darse- apenas opciones a correr. Bajo esta premisa, se sucedieron los ataques de 20 o más segundos, y la «chicharra» de los 24 segundos sonó en varias ocasiones. De hecho, así fueron campeones del Eurobasket 2005.
No obstante, la selección balcánica aguantó el tirón. Con Nesterovic y Smodis al frente, los de Ales Pipan llegaron con ventaja al descanso 34-28, después de un parcial de 9-0, que se alargó hasta el 16-0 tras clavar Jaka Lakovic el triple con el que Eslovenia se ponía 13 puntos arriba con 41-28.
El tiempo muerto de Giannakis no surtió el efecto deseado y el tercer cuarto terminó 51-40. La cara de los helenos no auguraba nada bueno y restaba por ver si Eslovenia podría con la presión.
Un triple del baskonista Dragic en el último segundo de la posesión fue el preludio de un período que se presumía calamitoso para los helenos.
Grecia se la jugó con presión defensiva y logró remontar con los triples de Zisis y Papaloukas. Además, a Eslovenia, especialmente a Lakovic, le pudo el miedo a ganar. A siete segundos del final, Grecia logró ponerse arriba de la mano de Papaloukas. En la última jugada Lakovic no pudo anotar.
G.