Euskararen eguna
Laudioko Euskararen Eguna edo Euskal Jaia irailaren 29an ospatuko da hemendik aurrera
Azken urteotan Laudion Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatu dute. Baina argi dago negutik hurbil dauden garaiak ez direla egokienak kale gorrian gauzak antolatzeko. Horregatik, elkarte, ikastetxe eta gainontzekoekin hitz egin eta gero, irailaren 29ra igarotzea erabaki dute. Ekitaldiak ostegunean hasiko dituzte. Iganderako zanpantzarrak, Garrafa, Fi ta Fik euskal musika, Alberto Mugirari omenaldia, euskal kantuak, herri bazkaria, bertsolariak, umeentzako tailerrak eta erromeria-dantzak antolatu dituzte.